Mostrando entradas con la etiqueta zaparrada txikiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta zaparrada txikiak. Mostrar todas las entradas

2013/01/24

IRAGARPENA ETA ASTEBURUKO JOERA

2013-01-25erako Iragarpena:

2013-01-25erako Iragarpena:
Ostiralerako iragarpena


Egun egonkor eta freskoa. Eguzkia ikusteko aukera izango dugu. Goizean goiz oraindik hezetasuna handia izango dugu eta euri txikia egin lezake ipar partean, batez ere ipar euskal herrian. Beste toki askotan behe lainoa ere agertuko da. Eguerdirak jasoko du eta eguzkia ikusi ahal izango dugu denean. Ipar partean hodeiak eta ostarteak izango ditugu eta hegoaldean aldiz zeru oskarbia. Tenperatura maximoak 8-13ºC artekoak izango dira, minimoak aldiz ez dira ia aldatuko. Iluntzerako fronte bero bat hurbiltzea espero da mendebaldetik.


Asteburuko joera meteorologikoa

Asteburuko joera meteorologikoa
Asteburuko eguraldi joera


2013/01/10

IRAGARPENA ETA ASTEBURUKO JOERA

2013-01-10erako Iragarpena

2013-01-10erako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena


Hodeiak ugaritzen. Goiza ez da aurreko egunetan bezain freskoa izango, eta horren erantzule izango dira aurreko egunetik ugaritzen joan ziren lainoak. Ostegunean zehar ere ugaritzen jarraituko dute eta egunaren amaierarako zerua ia erabat estalia utziko dute ipar partean. Arratsaldetik aurrera haizeak ipar-mendebaldetik joko duenez, hezetasuna handituko da eta zaparrada txikiren bat espero genezake kantauri isurialde inguruan.


2013-01-11rako Iragarpena

2013-01-11rako Iragarpena
Ostiralerako iragarpena

Berriz ere eguraldi polita, aldaketaren atarian. Goiza behe laino eta lainoekin hasiko dugu leku askotan, gaua izarratu harrapatzen duen tokitan izotza egingo du. Eguerdirako lainoak desagertu eta giro eguzkitsua izango dugu. Egunaren amairerarako goi hodeiak agertzen hasiko dira, datorkigun aldaketaren seinale.


Asteburuko joera meterologikoa

Asteburuko joera meterologikoa
Asteburuko eguraldi iragarpena


2013/01/09

IRAGARPENA

2013-01-09rako Iragarpena

2013-01-09rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Hodeiak eta ostarteak ipar partean, oskarbi hegoaldean. Ez dugu izango aurreko egunetako egonkortasun atmosferiko altua, eta ondorioz, hodeiak ugarituz joango dira ipar partean. Goiza baina, zeru nahiko garbiekin hasiko dugu, nahiz eta ohiko lekuetan behe-lainoa azalduko zaigun. Izotza ere egingo du barnealdean. Tenperatura maximoak 8-12ºC artean ibiliko dira.


2013-01-10erako iragarpena

2013-01-10erako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena

Hodeiak ugaritzen. Goiza ez da aurreko egunetan bezain freskoa izango, eta horren erantzule izango dira aurreko egunetik ugaritzen joan ziren lainoak. Ostegunean zehar ere ugaritzen jarraituko dute eta egunaren amaierarako zerua ia erabat estalia utziko dute ipar partean. Arratsaldetik aurrera haizeak ipar-mendebaldetik joko duenez, hezetasuna handituko da eta zaparrada txikiren bat espero genezake kantauri isurialde inguruan.




2013/01/02

IRAGARPENA

2013-01-02rako Iragarpena

2013-01-02rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena
Heze oraindik iparrean, lehorrago hegoaldean, hobekuntza egunaren amaieran. Euriarekin jarraituko dugu ipar partean, batez ere egunaren lehenengo zatian. Ez du askorik egingo, baina giro bustia izango dugu. Egunaren amaieran hobekuntza. Hegoaldean aldiz giro egonkorragoa egongo da hasieratik, goizean laino gehiago eta arratsaldean ia oskarbi geratuko da denean. Tenperatura fresko 8-12ºC artean maximoak Elurra 1300m tik gora egingo du.


2013-01-03rako Iragarpena

2013-01-03rako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena
Goizean fresko, arratsalde atsegina. Goizean goiz fresko izango dugu eta behe lainoa agertuko zaigu toki askotan. Izotza ere egingo du pirinio inguruan. Eguerdian eguzkia denean, nahiz eta ipar partean laino batzuk izango ditugun Tenperatura maximoak 10-13ºC artean

2012/12/24

IRAGARPENA

2012-12-25erako Iragarpena

2012-12-25erako Iragarpena
Astearterako iragarpena


Fronte batek zeharkatuko du lurraldea. Gauez iritsiko zaigu fronte hotza eta denean utziko digu prezipitazioa. Tenperaturak ere jeitsi egingo dira eta garai honetarako giro tenperatura izango dugu, maximoak 11-14ºC artean. Elur maila ere 1400 m ingurura jeitsiko da. Arratsaldean, frontea pasata hegoaldean atertu egingo du, baina ipar partean oraindik zaparradak izango ditugu. Egunaren amairarako hauek ere gutxitzen joango dira.


2012-12-26rako Iragarpena

2012-12-26rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Frontearen arrastoak goizean, argitzen gero. Goizean giro bustia izan genezake lurraldearen ipar partean, hegoaldean argiago, baina behe-lainoa eta fresko. Eguerditik aurrera ia denean joango da garbitzen eta arratsalde eguzkitsua espero dugu. Tenperatura fresko, maximoak 10-14ºC artean. Iluntzean hoztu egingo du.


2012/12/18

IRAGARPENA

2012-12-19rako Iragarpena


2012-12-19rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Hego haizea indartzen. Gaueko frontea pasata, goizean oraindik zaparrada txikiren bat edo beste izan genezake ipar partean. Orduak aurrera egin ahal laino nahikotxo izango dugu baina eguzkia ikusteko aukera ere izango dugu, laino tarteetan. Hego mendebaldeko haizea indartu egingo da eta tenperaturak igoaraziko ditu, maximoak.


2012-12-20rako Iragarpena

2012-12-20rako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena

Haizea zakar. Ostegunean ere hego haize zakarra izango dugu. Goizean goizetik oso bizi ibiliko da eta hodeiak ekarriko dizkigu hego-mendebaldetik. Hodei hauek zaparrada batzuk utziko dizkigute, baina hauek nahiko arinak eta tartekatuak izango dira. Tenperatura epel mantenduko da, aurreko eguneko neurrietan, maximoak 14-18ºC artekoak.



2012/12/12

IRAGARPENA ETA ASTEBURUKO JOERA

2012-12-13rako Iragarpena:

2012-12-13rako Iragarpena
Ostegunerako Iragarpena


Hego haizearekin gogorrarekin, epeltzen. Atlantikoko depresio gune sakon batek hego haize zakarra ekarriko digu, egunean zehar indartu egingo dena. Zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Goizean izotza izango dugu pirinio inguruan, eta freskoa izango da gainontzeko lekuaetan ere, baina aurreko egunetan baino epelagoa. Esan bezala, zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu eta iluntzerako ugarituz joango dira lainoak. Eguerdian epelduko du eta tenperatura maximoak 11-15ºC artean kokatuko dira.

Santa lutzi feria-rako eguraldi iragarpen berezia.

Euskalmet meteorologia agentziak alarma laranja jarri du ostiralerako, haizeagatik.


2012-12-14rako Iragarpena:

2012-12-14rako Iragarpena
Ostiralerako Iragarpena
Hego haizea zakartzen. Hego-mendebaldeko haize oso zakarra izango dugu ostiralean, 100-120km/h ufadekin haizelekueta eta mendi inguruetan. Zerua nahiko hodeitsu egongo da hego partean eta zaparradaren batzuk izan genitzake tarteka. Tenperaturak epel mantenduko dira, maximoak 13-17ºC artean eta minimoak 6-10ºC artean

Euskalmet meteorologia agentziak alarma laranja jarri du ostiralerako, haizeagatik.


Asteburuko joera meteorologikoa

Asteburuko joera meteorologikoa
Asteburuko eguraldi joera



2012/12/10

IRAGARPENA

2012-12-11rako Iragarpena


2012-12-11rako Iragarpena
Astearterako iragarpena


Ipar partean hodeitsu, argi hegoan. Frantziatik datorren fronte txiki bat hurbilduko da gurera bihar. Zerua estaliko du ipar partean eta euri txikiren bat utzi dezake han hemenka, baina garrantzirik gabekoa. Elurra, 900m inguruan egingo du ipar euskal herriko tontorretan eta 1100m-tara mendebaldeko mendietan. Hegoaldean giro argia. Hotz denean, tenperatura maximoak 10ºC-tik behera, kontinenteko haize hotzaren eraginez.


2012-12-12rako Iragarpena:

2012-12-12rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Eguzkia eta hotza nagusi. Behe laino eta izotzarekin hasiko dugu eguna. Izotz galanta botako du, bereziki barnealde eta mendialdean. Eguerdirako behe lainoak jasota ez du askorik berotuko, maximoak 10ºC-tik behera lurralde osoan. Iluntzean hego haizea sartuko da eta aurreko egunetan baino gutxiago freskatuko du.

2012/12/09

IRAGARPENA ETA ASTEKO JOERA

2012-12-10erako Iragarpena


2012-12-10erako Iragarpena
Asteleheneko iragarpena

Antizikloi egoera. Eguna behe-lainoarekin eta izotzarekin hasiko dugu, beraz, hotz. Eguerdirako behe-lainoak desagertuko dira, baina tenperaturak ez du askorik goxatuko, tenperatura maximoak 11ºC-tik behera geldituko baitira. Iluntzerako hodei batzuk sartuko dira kostaldetik, batez ere, lurraldearen mendebaldera.


2012-12-11rako Iragarpena



Egoera egonkorra, hodei gehiagorekin. Mendebaldean nahiko hodeitsua izango da eguna, ipar ekialdeko haizeak ekarriko dituen lainoen eraginez, ekialdean eguzkitsuago. Baliteke mendebaldean tantaren bat edo beste erortzea, baina garrantzirik gabeko izango da. 1000m inguruan egingo du elurra. Giroa hotz egongo da. Lurralde osoa 10ºC-tik behera.


Asteko joera meteorologikoa:

Asteko eguraldi joera
Asteko eguraldi joera


2012/12/05

IRAGARPENA eta ASTEBURUKO JOERA

2012-12-06rako Iragarpena

2012-12-06rako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena

Egonkortzen. Goizean oraindik zaparradaren bat edo beste izan dezakegu, batez ere ipar euskal herrian. Gainontzeko lekuetan hotz hasiko dugu eguna, behe laino eta izotzarekin. Orduak aurrera egin ahala zerua nahiko garbi geratuko da, baina maximoak ez dira askorik igoko. Iluntzean berriz ere dezente freskatuko du.


2012-12-07rako Iragarpena

2012-12-07rako Iragarpena
Ostiralerako iragarpena
Okertzen. Eguna hego mendebaldeko haizearekin hasiko dugu eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan. Eguerditik aurrera haizeak ipar mendebaldera biratuko du eta hodeiak iristen hasiko dira. Euria egiten hasiko du, batez ere ipar partean eta mendebaldetik hasita. Eguaerdiko tenperatura epelak, jeisten hasiko dira. Egunaren amairarako elur maila 1500 m-an egongo da.


Astebururako joera

Astebururako joera
Astebururako joera



2012/12/03

IRAGARPENA

2012-12-04rako Iragarpena

2012-12-04rako Iragarpena
Astearterako iragarpena

Ezegonkortasuna. Itsasotik etorriko den fronte hotz batek ezegonkortasuna ekarriko digu lurralde osora. Goizean goizetik euria izango dugu mendebaldean eta ekialderantz joango da zabaltzen. Euri ertaina egingo du ipar partean, gutxiago hegoaldean. Arratsalderako trumoi hotsak eta kazkabarra izan genezake, batez ere ipar partean eta bereziki ipar euskal herrian. Tenperaturak beheranzko joera hartuko du, maximoak 9-12ºC artean kokatuko dira. Elur mailak ere behera egingo du, 1200m-tik 900m-tara jeitsiz.



2012-12-05erako Iragarpena

2012-12-05erako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Ezegonkortasunarekinjarraituko dugu. Zaparradak izango ditugu egun guztian zehar batez ere ipar partean eta bereziki goizean. Arratsaldetik aurrera, prezipitazioen maiztasuna gutxitzen joango da, baita intentsitatea ere, eta azken ordurako mendebaldetik argitzen joango da. Tenperaturak egonkor mantenduko dira eta elurra 1000m-tik gora egingo du.


2012/12/02

IRAGARPENA ETA ASTEKO JOERA

2012-12-03rako Iragarpena

2012-12-03rako Iragarpena
Astelehenerako iragarpena

Eguzkitsu. Abenduko lehenengo astelehena eguzkiarekin hasiko dugu. Goizean goiz, oraindik busti dezake zerbait, batez ere ipar euskal herrian baina berehala uxatuko dira hodeiak eta zeru garbia izango dugu. Behe lainoa ere izango dugu Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba iparreko haranetan. Tenperaturak maximoak zertxobait igoko dira eta minimoak berriz jeitsi. Hego mendebaldeko haizea izango dugu.


2012-12-04rako Iragarpena

2012-12-04rako Iragarpena
Astearterako iragarpena

Ezegonkor. Ipar mendebaldeko haizeak fronte bat eta aire masa hotza ekarriko du gure lurraldera eta ezegonkoratasuna eragingo du. Goizetik hodeiak ugaritzen joango dira eta euria utziko du denean batez ere ipar isurialdean. Arratsaldean zaparrada mardulak botatzen jarraituko du eta baliteke trumoi eta kazkabarra ere izate. Tenperatura maximoak behera egingo dute eta minimoak zertxobait igoko dira, baina orokorrean hozten. Elur maila 1200m-tik 900m-tara jeitsiko da egunean zehar.


Asteko joera meteorologikoa:

Asteko joera meteorologikoa
Asteko joera


2012/11/29

IRAGARPENA

2012-11-30erako iragarpena:

2012-11-30erako iragarpena
Ostiralerako iragarpena

Hotz, baina egonkorrago. Ezegonkortasuna ia erabat desagertuko da. Goizean oraindik zaparradaren bat edo beste izango dugu ipar partean, batez ere Bizkaia  eta Araba iparrean. Gainontzean, zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu eta Nafarroako erriberan oskarbi egongo da. Giroa hotza izango da. Goizean izotza izango dugu barnealdeko zenbait puntutan eta arratsaldean maximoa 5-8ºC artekoak izango dira. Elurraren maila 500m inguruan egongo da baina apenas egingo du elurrik.


2012-12-01erako iragarpena:

2012-12-01erako iragarpena
Larunbaterako iragarpena

Hotz eta eguzkitsu. Goiza behe-laino eta izotzarekin hasiko dugu, orduak aurrera egin ahala, nahiz eta eguzkiari berotzea kosta, behe-lainoak jasoko du eta zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Nafarroa hegoan oskarbi egongo da. Iluntzean lainoak ugaritzen hastea espero da, fronte bat gerturatzen hasiko zaigulako. Tenperatura minimoak jeitsi egingo dira eta maximoak zertxobait igo.



2012-12-02rako iragarpena

2012-12-02rako iragarpena
Iganderako iragarpena

Busti eta fresko. Mendebaldetik sartuko da frontea, eta goizean goizetik izango dugu euria bertan. Gainontzean goiza freskoa izango da baina azkar lainotuko du. Denean egingo du euria, gogorren ipar-partean. Elurra 1100m inguruan egingo du, baina baliteke frontea sartzen den unean beheragoko lekuetan ere egitea. Tenperatura zertxobait epelduko da, baina fresko egingo du oraindik.

2012/11/28

IRAGARPENA eta ASTEBURUKO JOERA

2012-11-29rako Iragarpena:

2012-11-29rako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena

Negu giro ezegonkorrarekin jarraituko dugu. Goizean goizetik, aurreko egunean bezala, zaparrada mardulak, kazkabarra eta tximistak. Hegoaldera ere iritsiko da euria, baina zaparrada txikiagoak eta tartekatuagoak izango dira. Arratsaldean litekeena da zertxobait arinduko duela. Tenperaturak beste koska bat gehiago egingo dute behera, maximoak 5-8ºC artean kokatuz. Honekin batera elur maila ere jeitsiko da, eta 600m-tik gora elurra egingo du.


 2012-11-30erako Iragarpena:

2012-11-30erako Iragarpena
Ostiralerako iragarpena

Hotz, ezegonkortasun txikiagoarekin. Zertxobait arindu duela igarriko dugu. Zaparradekin jarraituko dugu, bain hauek tartekatuagoak eta txikiagoak izango dira. Eguerditik aurrera poliki-poliki eta ekialdetik hasita atertzera egingo du. Gauerako ia denean atertuko du. Tenperaturak oraindik beste koska bat behera egingo dute eta honekin batera elur mailak, hau, 500mi inguruan kokatuko delarik.


Asteburuko joera meteorologikoaren aurrerapena

Asteburuko joera
Asteburuko joera


  • Elur iragarpenaren inguruan informazio gehiago nahi baduzu, bisitatu: elur iragarpena

2012/11/27

IRAGARPENA

2012-11-28rako Iragarpena:

2012-11-28rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena
Negu giro betean. Kantauri itsasotik sartuko den lainotzak, euria utziko digu lurralde osoan. Gainera lurralde osoan bustiko du, baina batez ere ipar isurialdean. Ipar isurialdean euri ertaina egingo du tarteka kazkabarra eta tximistekin, hegoaldean aldiz, zaparradak txikiagoak eta tartekatuagoak izango dira. Tenperaturek beste koska bat behera egino dute eta maximoak 6-9ºC artean kokatuko dira. Elur maila 800m inguruan egongo da kokatua baina beherago ere ikusi ahal izango dugu tarteka prezipitazio solidoa.


2012-11-29rako Iragarpena:

2012-11-29rako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena.
Negu giroan. Aroak berdin jarraituko du. Ostegunean aldaketa txiki batzuk egongo dira, Nafarroa hegoaldean ia prezipitaziorik ez baitu egingo. Gainontzean berdintsu, zaparradak, trumoi eta txingorrarekin kasu batzueta, batez ere ipar partean. Tenperaturake beste koska bat egingo dute behera eta maximoak 5-8ºC artean kokatuko dira lurraldearen zati handienean. Elur mailak ere koska bat egingo du behera.


  • Elur-iragarpenaren inguruko informazio gehiego nahi baduzu, bisitatu: Elur iragarpena.
  • Ostiraleko San Andres feria egunerako (Eibar eta Azkoitia) iragarpen berezia nahi baduzu, bisitatu: Iragarpen bereziak

2012/11/23

IRAGARPENA

2012-11-24rako Iragarpena:

2012-11-24rako Iragarpena
Larunbaterako iragarpena

Hego mendebaldeko haizearekin. Goiza epel samar hasiko dugu, eta hego mendebaldeko haizeak tenperaturak epel mantenduko ditu, aurreko eguneko antzera. Zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu, baina lainotzen joango da eta zaparradaren bat edo beste bota dezake edozein lekutan, baina probabilitate gehiagorekin mendebaldean. Hego mendebaldeko haizea, mendi gailurretan eta haizelekuetan gogor ibiliko da.


2012-11-25erako Iragarpena:

2012-11-25erako Iragarpena
Iganderako iragarpena

Lainotuago eta euritarako joera gehiago. Hego mendebaldeko haizea zertxobait baretuta egongo da igandean. Hego mendebaldetik hodeiak ekarriko dizkigu eta arratsaldetik aurrera euritarako joera nahiko nabaria izango da eta zaparradak botako ditu han hemenka. Tenperaturak antzera mantenduko badira ere, arratsaldetik aurrera freskatzeko joera nabaria izango da. Aldaketaren atarian.

2012/11/22

IRAGARPENA

2012-11-23rako Iragarpena:

2012-11-23rako Iragarpena
Ostiralerako iragarpena

Epel hego mendebaldeko haizearekin. Goiza fresko samarra izango bada ere, ostiralean tenperatura goxoez gozatu ahal izango dugu aurkitzen garen garairako. Zeruan goi eta erdi mailako hodeiak tartekatuko dira, beraz ostarteak izango ditugu lurralde osoan. Iluntzerako laino gehiago. Tenperatura minimoak gora eta maximoak mantendu egingo dira.


2012-11-24rako Iragarpena:

2012-11-24rako Iragarpena
Larunbaterako iragarpena

Epel hego mendebaldeko haizearekin, baina lainotuago.  Larunbata aurreko egunen ildo beretik joango da, baina atlantikoko depresio gunea hurbilago izango dugunez, hodeiak bidaliko dizkigu hego mendebaldetik. Hauek, arratsaldetik aurrera zaparradaren bat edo beste utzi ahal izango digute edozein puntutan. Tenperatura minimoak aurreko egunetan baino goxoagoak eta maximoak aurreko egunen berdintsu. Aldaketa baten atarian aurkituko gara.

2012/11/19

IRAGARPENA

2012-11-20rako Iragarpena

2012-11-20rako Iragarpena
Astearterako iragarpena

Eguzkitsu goizean, aldatzen arratsaldean. Goiza behe laino eta freskotasunarekin hasiko dugu toki gehienetan. Goizean zerua nahiko garbi egongo da, goiko hodei batzuk salbu. Arratsaldetik aurrera hego mendebaldeko haizeak hodeiak ekarriko ditu eta mendebaldetik lainotzen hasiko da. Azken ordurako euria egin dezake, batez ere, Araba eta Bizkaian. Tenperaturak zertxobait igoko dira.


2012-11-21erako Iragarpena:

2012-11-21erako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Euritsua eta freskoa. Goizetik zerua estalita egongo da lurralde osoan, hodei gehiago ipar partean eta gutxiako hegoaldean. Euria egingo du eta mardulago botako du gipuzkoa ekialde, nafarroa iparralde eta iparraldean. Arratsaldetik aurrera, mendebaldetik argitzerako joera hartuko du. Tenperaturak jeitsi egingo dira eta elurra 1400m-ren bueltan egingo du.

2012/11/15

IRAGARPENA

2012-11-16rako Iragarpena:

2012-11-16rako iragarpena
Ostiralerako iragarpena

Eguraldi epel eta egonkorra, aldaketaren atarian. Eguraldiak aurreko egunetako tankera izango du. Goiza oskarbi hasiko da, behe-laino txikia dagoen tokietan salbu. Orduak aurrera egin ahala hegoaldetik hodeiak sartzen hasiko dira, aurreko egunetan baino gehiago, eta iluntzerako goiko hodeiek zerua zikinduko dute. Pirinio inguruan zaparrada txikiren bat izan dezakegu azken orduan. Tenperatura, egun hauetako ildo beretik



2012-11-17rako Iragarpena:

2012-11-17rako Iragarpena:
Larunbaterako iragarpena

 Aldaketa eguna. Zerua hodeitsu egongo da, batez ere eguerditik aurrera eta zaparradak izango ditugu nonahi eta noiznahi, baina, ez da egun oso euritsu bat izango. Arratsalde-iluntzetik aurrera haizeak hegotik mendebaldera biratuko du eta momentu hortatik aurrera zaparradak mardulagoak izango dira ipar partean. Tenperaturak antzeko mantenduko dira, baina maximoak 2-3ºC jeitsiko dira eta minimoak mantendu.

2012/11/14

IRAGARPENA ETA ASTEBURURAKO JOERA

2012-11-15erako Iragarpena:

Ostegunerako Iragarpena
2012-11-15erako Iragarpena

Lehor eta epel: Aurreko eguneko ildo berarekin jarraituko dugu. Zerua ia erabat oskarbi egongo da denean, batez ere, egunaren partean. Iluntzerako hego ekialdeko haizeak hodei batzuk ekarriko dizkigu, batez ere, lurraldearen hegoaldera eta nafarroa ekialdera. Azken orduan pirinio inguruan tantaren bat erortzeko probabilitate txikia dago. Goizeko minimoak aurreko egunekoak baino 4-5ºC altuagoak izango dira eta maximoak bere horretan mantenduko dira, 18-20ºCren bueltan.


2012-11-16rako Iragarpena

Ostiralerako iragarpena
2012-11-16rako Iragarpena

Aldaketaren atarian. Goizak aurreko egunetako tankera izango du. Zeruak nahiko garbi, eta tenperatura epelarekin. Orduak aurrera egin ahala hego-mendebaldeko haizeak hodeiak ekarriko dizkigu, eta zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Iluntzerako zaparrada txikiren bat eror daiteke piriniotan edota lurraldearen hegoaldean. Tenperaturak berdin mantenduko dira.


Astebururako joera:

Astebururako joera
Astebururako joera

Txioak

Sinboloak