![]() |
Ostegunerako iragarpena |
Negu giroa, baino arinago. Goizean oraindik aurreko eguneko inertziekin jarraituko dugu, hau da, euria eta elurrarekin, gainera goizean nahiko behean egingo du, 300m inguruan. Eguerdirako nahikoa arinduko du baina arratsaldetik aurrera berriz ere ezegonkortasuna gehituko da eta zaparradetarako joera handituko da. Elurra gauean 600m-tik gora egingo du. Tenperatura maximoak 5-8ºC artekoak izango dira.
2013-02-08rako Iragarpena:
![]() |
Ostiralerako iragarpena |
Negu giroa, berriz ere. Euria barra-barra berriz ere denean, batez ere ipar partean. Ekaitzetarako joera ere egongo da, kazkabar eta guzti. Elurra ere egingo du, hasieran 600m inguruan eta egunaren amaierarako 400m-tara jeitsiko da. Haizeak iparretik joko du. Tenperatura maximoak 5-9ºC artekoak izango dira.
Asteburuko joera:
![]() |
Asteburuko joera |