![]() |
Ostiralerako iragarpena |
Hotz, baina egonkorrago. Ezegonkortasuna ia erabat desagertuko da. Goizean oraindik zaparradaren bat edo beste izango dugu ipar partean, batez ere Bizkaia eta Araba iparrean. Gainontzean, zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu eta Nafarroako erriberan oskarbi egongo da. Giroa hotza izango da. Goizean izotza izango dugu barnealdeko zenbait puntutan eta arratsaldean maximoa 5-8ºC artekoak izango dira. Elurraren maila 500m inguruan egongo da baina apenas egingo du elurrik.
2012-12-01erako iragarpena:
![]() |
Larunbaterako iragarpena |
Hotz eta eguzkitsu. Goiza behe-laino eta izotzarekin hasiko dugu, orduak aurrera egin ahala, nahiz eta eguzkiari berotzea kosta, behe-lainoak jasoko du eta zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Nafarroa hegoan oskarbi egongo da. Iluntzean lainoak ugaritzen hastea espero da, fronte bat gerturatzen hasiko zaigulako. Tenperatura minimoak jeitsi egingo dira eta maximoak zertxobait igo.
2012-12-02rako iragarpena
![]() |
Iganderako iragarpena |
Busti eta fresko. Mendebaldetik sartuko da frontea, eta goizean goizetik izango dugu euria bertan. Gainontzean goiza freskoa izango da baina azkar lainotuko du. Denean egingo du euria, gogorren ipar-partean. Elurra 1100m inguruan egingo du, baina baliteke frontea sartzen den unean beheragoko lekuetan ere egitea. Tenperatura zertxobait epelduko da, baina fresko egingo du oraindik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario