Mostrando entradas con la etiqueta ostarteak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ostarteak. Mostrar todas las entradas

2013/01/23

IRAGARPENA

Ondorengo orduetan

Ondorengo orduetan
Ondorengo orduetarako iragarpena
Negu giroa. Negu giroarekin jarraituko dugu ondorengo orduetan lurralde osoan. Goizean zehar elur maila 300-400m ingurura egon da ia lurralde osoan, baina eguerdetik aurrera igotzen hasiko da, azken orduan 600-700m-tara kokatuz. Goizean oraindik kazkabar eta trumoi zaparradak izan genitzake, baina arratsalderako hauek ere desagertu egingo dira, nahiz eta euriarekin jarraituko dugun. Tenperatura maximoak 5-9ºC artean kokatuko dira.


2013-01-24rako Iragarpena;

2013-01-24rako Iragarpena;
Biharko iragarpena
Fresko eta euria. Elurra mendian. Egun euritsua espero dugu biharkoa. Denean egingo du euria baina batez ere ipar partean. Tenperatura hotza izango dugu, eta elur maila gauean 600-700m inguruan izango bada ere, egunean zehar igo egingo da 1000m ingururaino, beraz elurra mendian egingo du. Tenperaturak aurreko egunarekin alderatuz 1-2ºC egingo dute gora eta altuenak 6-11ºC artean kokatuko dira. Iluntzerako prezipitazioa gutxitu egingo da nabarmen.


2013-01-25erako Iragarpena

2013-01-25erako Iragarpena
Ostiralerako iragarpena
Egun egonkor eta freskoa. Eguzkia ikusteko aukera izango dugu. Goizean goiz oraindik hezetasuna handia izango dugu eta euri txikia egin lezake ipar partean, batez ere ipar euskal herrian. Beste toki askotan behe lainoa ere agertuko da. Eguerdirak jasoko du eta eguzkia ikusi ahal izango dugu denean. Ipar partean hodeiak eta ostarteak izango ditugu eta hegoaldean aldiz zeru oskarbia. Tenperatura maximoak 8-13ºC artekoak izango dira, minimoak aldiz ez dira ia aldatuko


2013/01/16

IRAGARPENA

2013-01-17rako Iragarpena:

2013-01-17rako Iragarpena:
Ostegunerako iragarpena

Goizean eta iluntzean euria, egunaren erdiko orduetan ateri eta argi. Amaitutzat eman genezake euri denboralea. Biharkoa nahiko egun lasaia izango da. Goizean oraindik euria izango dugu batez ere ipar partean. Ondoren atertu eta urdinguneak ere izango ditugu. Arratsaldean berriz ere lainotuko du. Frontea iritsiko zaigu atlantikotik eta euria egiten hasiko da. Tenperatura maximoak jeitsi egingo dira eta 7-11ºC artekoak izango dira altuenak


2013-01-18rako Iragarpena:

2013-01-18rako Iragarpena:
Ostiralerako iragarpena

Frontea gainean. Ia egun guztian izango dugu euria eta lurralde osoan botako du, ohikoa den bezala gehiago ipar partean. Atlantikotik datorren fronteak hezetasunaz gain epeltasuna ere ekarriko digu eta tenperaturak igo egingo dira, maximoak 11-16ºC bitartean kokatuz. Tenperaturekin batera elur maila ere igoko da, 1800m ingururaino


Asteburuko joera meteorologikoa:

Asteburuko joera meteorologikoa:
Asteburuko eguraldiaren aurrerapena

2013/01/10

IRAGARPENA ETA ASTEBURUKO JOERA

2013-01-10erako Iragarpena

2013-01-10erako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena


Hodeiak ugaritzen. Goiza ez da aurreko egunetan bezain freskoa izango, eta horren erantzule izango dira aurreko egunetik ugaritzen joan ziren lainoak. Ostegunean zehar ere ugaritzen jarraituko dute eta egunaren amaierarako zerua ia erabat estalia utziko dute ipar partean. Arratsaldetik aurrera haizeak ipar-mendebaldetik joko duenez, hezetasuna handituko da eta zaparrada txikiren bat espero genezake kantauri isurialde inguruan.


2013-01-11rako Iragarpena

2013-01-11rako Iragarpena
Ostiralerako iragarpena

Berriz ere eguraldi polita, aldaketaren atarian. Goiza behe laino eta lainoekin hasiko dugu leku askotan, gaua izarratu harrapatzen duen tokitan izotza egingo du. Eguerdirako lainoak desagertu eta giro eguzkitsua izango dugu. Egunaren amairerarako goi hodeiak agertzen hasiko dira, datorkigun aldaketaren seinale.


Asteburuko joera meterologikoa

Asteburuko joera meterologikoa
Asteburuko eguraldi iragarpena


2012/12/16

IRAGARPENA ETA ASTEKO JOERA

2012-12-17rako Iragarpena

2012-12-17rako Iragarpena
Astelehenerako iragarpena 

Egonkor. Frontea pasata giro atseginaz gozatu ahal izango dugu lurralde guztian. Goizean oraindik hainbat lekutan hodeiak izan genezake, baina azkar joango dira. Eguerdirako denean izango dugu giro nahiko garbia. Tenperaturak igandearekin alderatuz antzera ibiliko dira, agian zertxobait beherago. Maximoak 11-14ºC artean kokatuko dira.

2012-12-18rako Iragarpena

2012-12-18rako Iragarpena
Asteraterako iragarpena

Hego haizearekin egonkor eta epel. Goizean hainbat lekutan behe lainoa izango dugu, baina azkar joango da, udazken giroko egun eder bat izateko. Tenperaturak pare bat gradu igoko dira aurreko egunekin alderatuz eta maximoak 13-17ºC artean markatuko dute. Iluntzean goi hodeiak joango dira heltzen hego mendebaldetik, hurrengo egunean bisitatuko digun frontea gerturatzen ari dela abisatuz.


Asteko joera meterologikoa

Asteko joera meterologikoa
Asteko eguraldi joera


2012/12/11

IRAGARPENA

2012-12-12rako Iragarpena:

2012-12-12rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena


Eguzkia eta hotza nagusi. Behe laino eta izotzarekin hasiko dugu eguna. Izotz galanta botako du, bereziki barnealde eta mendialdean. Eguerdirako behe lainoak jasota ez du askorik berotuko, maximoak 10ºC-tik behera lurralde osoan. Iluntzean hego haizea sartuko da eta aurreko egunetan baino gutxiago freskatuko du.



2012-12-13rako Iragarpena

2012-12-13rako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena

Hego haizearekin epeltzen. Hego haizearrekin zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Goizean izotza izango dugu pirinio inguruan, eta freskoa izango da gainontzeko lekuaetan ere, baina aurreko egunetan baino epelagoa. Esan bezala, zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu eta iluntzerako ugarituz joango dira lainoak. Eguerdian epelduko du eta tenperatura maximoak 11-15ºC artean kokatuko dira.


2012/12/05

IRAGARPENA eta ASTEBURUKO JOERA

2012-12-06rako Iragarpena

2012-12-06rako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena

Egonkortzen. Goizean oraindik zaparradaren bat edo beste izan dezakegu, batez ere ipar euskal herrian. Gainontzeko lekuetan hotz hasiko dugu eguna, behe laino eta izotzarekin. Orduak aurrera egin ahala zerua nahiko garbi geratuko da, baina maximoak ez dira askorik igoko. Iluntzean berriz ere dezente freskatuko du.


2012-12-07rako Iragarpena

2012-12-07rako Iragarpena
Ostiralerako iragarpena
Okertzen. Eguna hego mendebaldeko haizearekin hasiko dugu eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan. Eguerditik aurrera haizeak ipar mendebaldera biratuko du eta hodeiak iristen hasiko dira. Euria egiten hasiko du, batez ere ipar partean eta mendebaldetik hasita. Eguaerdiko tenperatura epelak, jeisten hasiko dira. Egunaren amairarako elur maila 1500 m-an egongo da.


Astebururako joera

Astebururako joera
Astebururako joera



2012/12/04

IRAGARPENA

2012-12-05erako Iragarpena

2012-12-05erako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Ezegonkortasun giroa. Goizean goizetik zaparradak izango ditugu lurraldearen ipar-partean. Zaparrada hauek nekez iritsiko dira hegoaldera. Euri gehien kantauri isurialdeko mendietan eta ipar euskal herrian egingo du, gainera goizean kazkabarra eta trumoia ere izan dezakegu. Arratsalderako arintzeko joera hartuko du aroak. Tenperaturak aurreko eguneko antzekoak izango dira eta elur maila 800-1000m inguruan kokatuko da, 800m-tara goizaldean.


2012-12-06rako Iragarpena

2012-12-06rako Iragarpena
Ostegunerako Iragarpena

Egonkor. Goizaldean oraindik zaparradaren bat edo beste izan genezake, batez ere ekialdean eta ipar euskal herrian, baina ia denean zeru garbiekin hasiko dugu eguna. Ohiko tokietan behe lainoa izango dugu eta barnealdean, mendi inguruetan eta Pirinioetan izotza. Orduek aurrera egin ahala eta behe-lainoak jasotakoan, giro eguzkitsua izango dugu, baina hala ere hotz egingo du. Tenperatura minimoak zertxobait jeitsiko dira eta maximoak mantendu.


Elurraren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen: Elur iragarpena.

2012/11/29

IRAGARPENA

2012-11-30erako iragarpena:

2012-11-30erako iragarpena
Ostiralerako iragarpena

Hotz, baina egonkorrago. Ezegonkortasuna ia erabat desagertuko da. Goizean oraindik zaparradaren bat edo beste izango dugu ipar partean, batez ere Bizkaia  eta Araba iparrean. Gainontzean, zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu eta Nafarroako erriberan oskarbi egongo da. Giroa hotza izango da. Goizean izotza izango dugu barnealdeko zenbait puntutan eta arratsaldean maximoa 5-8ºC artekoak izango dira. Elurraren maila 500m inguruan egongo da baina apenas egingo du elurrik.


2012-12-01erako iragarpena:

2012-12-01erako iragarpena
Larunbaterako iragarpena

Hotz eta eguzkitsu. Goiza behe-laino eta izotzarekin hasiko dugu, orduak aurrera egin ahala, nahiz eta eguzkiari berotzea kosta, behe-lainoak jasoko du eta zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Nafarroa hegoan oskarbi egongo da. Iluntzean lainoak ugaritzen hastea espero da, fronte bat gerturatzen hasiko zaigulako. Tenperatura minimoak jeitsi egingo dira eta maximoak zertxobait igo.



2012-12-02rako iragarpena

2012-12-02rako iragarpena
Iganderako iragarpena

Busti eta fresko. Mendebaldetik sartuko da frontea, eta goizean goizetik izango dugu euria bertan. Gainontzean goiza freskoa izango da baina azkar lainotuko du. Denean egingo du euria, gogorren ipar-partean. Elurra 1100m inguruan egingo du, baina baliteke frontea sartzen den unean beheragoko lekuetan ere egitea. Tenperatura zertxobait epelduko da, baina fresko egingo du oraindik.

2012/11/22

IRAGARPENA

2012-11-23rako Iragarpena:

2012-11-23rako Iragarpena
Ostiralerako iragarpena

Epel hego mendebaldeko haizearekin. Goiza fresko samarra izango bada ere, ostiralean tenperatura goxoez gozatu ahal izango dugu aurkitzen garen garairako. Zeruan goi eta erdi mailako hodeiak tartekatuko dira, beraz ostarteak izango ditugu lurralde osoan. Iluntzerako laino gehiago. Tenperatura minimoak gora eta maximoak mantendu egingo dira.


2012-11-24rako Iragarpena:

2012-11-24rako Iragarpena
Larunbaterako iragarpena

Epel hego mendebaldeko haizearekin, baina lainotuago.  Larunbata aurreko egunen ildo beretik joango da, baina atlantikoko depresio gunea hurbilago izango dugunez, hodeiak bidaliko dizkigu hego mendebaldetik. Hauek, arratsaldetik aurrera zaparradaren bat edo beste utzi ahal izango digute edozein puntutan. Tenperatura minimoak aurreko egunetan baino goxoagoak eta maximoak aurreko egunen berdintsu. Aldaketa baten atarian aurkituko gara.

2012/11/21

IRAGARPENA ETA ASTEBURUKO JOERA

2012-11-22rako Iragarpena:

2012-11-22rako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena

Ostarteak. Osteguna freskotik hasiko dugu. Tenperatura baxuak izango ditugu goizean, baina oso leku gutxitan izango ditugu balore negatiboak (Pirinioetako zokoren batean). Orduak aurrera egin ahala, eguzkiak eta hego mendebaldeko haizeak giroa goxatuko dute. Zeruan, hodeiak eta ostarteak izango ditugu, goizean eta ipar partean gehiago, arratsasldean argituz.


2012-11-23rako Iragarpena:

2012-11-23rako Iragarpena
Ostiralerako iragarpena

Hego mendebaldeko haize gogorra. Egun haizetsua espero dugu. Gauez freskatuko du, baina hego haizeak ez dio asko hozten utziko giroari. Zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu, gehiago ipar partean. Hego haizeak gogor joko du uneren batzutan. Tenperatura minimoak igo eta maximoak ere igoko dira.


Astebururako joera:

Asteburuko joera
Asteburuko joera

2012/11/20

IRAGARPENA

2012-11-21erako Iragarpena:

2012-11-21erako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Euritsua eta freskatzen. Eguna bustitik hasiko dugu. Ia denean egingo du euria goizez. Fronteak mendebaldetik ekialdera zeharkatuko du Euskal Herri osoa. Eguerditik aurrera, ipar mendebaldeko haizearen eraginez, hodeiak sartuko zaizkigu kostaldetik eta zaparrada mardulak utziko dizkigute ipar partean, baina zaparrada hauek tartekatuak izango dira. Tenperaturak hozten joango dira eta tenperatura minimoak egunaren amaieran neurtuko dira. Elurra batez ere piriniotako tontor altuenetan egingo du, 1400m-tik gora.


2012-11-22rako Iragarpena:

2012-11-22rako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena

Zerua garbitzen. Goizean laino kontuak eta zaparrada txikiak izan ditzakegu, batez ere Nafarroan, baina orduak aurrera egin ahala, hego mendebaldeko haizeak laino hauek uxatu eta zerua garbi geratuk da. Tenperaturak, zertxobait, igoko dira aurreko egunarekin alderatuz, eta minimoak jeitsi. Berriz ere hauek egunaren amaieran neurtuko dira.

2012/11/17

IRAGARPENA

2012-11-18rako Iragarpena:

2012-11-18rako Iragarpena
Iganderako iragarpena
Euria goizez, hobetzen arratsaldez: Gauean pasako den fronteak euria utziko digu lurralde osoan, baina argitzerako euria ipar partean bakarrik izango dugu. Zaparrada arin-ertainak izango ditugu. Arratsaldetik aurrera, mendebaldetik hasita atertzen hasiko du. Tenperatura jeitsi egingo da, batez ere maximoak eta 12-14ºC tartean kokatuko dira. Tenperaturarekin batera elur maila ere jeitsiko da, eta 1300m tik gora egingo du elurra.


2012-11-19rako Iragarpena:

2012-11-19rako Iragarpena
Astelehenerako iragarpena

Berriz ere giro atsegina. Goiza behe lainoa eta freskotasunarekin hasiko dugu. Izotza egin dezake pirinio eta mendialdean. Zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu kantauri isurialdean eta oskarbi edo ia oskarbi egongo da ebro isurialdean. Hego mendebaldeko haizeak goi hodei batzuk ekarriko ditu egunaren amairarako. Tenperatura minimoak nabarmen jeitsiko dira eta maximoak zertxobait igo, 13-17ºC artean kokatuz.

2012/11/11

Iragarpena eta aste osorako joera

2012-11-12rako Iragarpena:

2012-11-12rako Iragarpena
Astelehenerako iragarpena

Fresko eta lehor. Igandeko ezegonkortasuna pasata goiza hodeitsu hasiko dugu, eta prezipitazio txikiren bat izan dezakegu oraindik puntu batzutan, batez ere Nafarroa ipar eta Ipar Euskal Herrian. Orduak aurrera egin ahala lainoak saretzen joango dira eta hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Tenperaturei dagokienez minimoak jeitsi egingo dira eta maximoak mantendu egingo dira. Haizeak iparretik joko du.


2012-11-13rako Iragarpena:

2012-11-13rako iragarpena
Astearterako iragarpena
Goizean fresko, epel gero. Goiza behe lainoarekin hasiko dugu ohiko tokietan. Izotza ere egingo du, batez ere, Piriniotan eta mendi inguruan. Zerua ia erabat oskarbi egongo da lurralde osoan. Egunaren amairarako hegoaldetik goi hodei batzuk joango zaizkigu sartzen, zerua zertxobait zikinduko dutenak. Tenperatura minimoak 1-2ºC jeitsiko dira eta maximoak mantendu.


Aste osorako joera

Asterako joera meteorologikoa
Asterako joera

2012/10/31

ZUBIRAKO IRAGARPENA

 2012-11-01erako iragarpena:
 


Goizean, goi eta erdi mailako hodeiak izango ditugu zeruan, hego mendebaldeko haize biziarekin. Eguerditik aurrera haizea zertxobai baretuko da eta mendebaldetik joko du. Ipar partera hodeiak iristen joango dira eta euri txikia utziko dute. Hegoaldean punturen batean ere zaparradatxoren bat ere eror daiteke baina probabilitatea txikia da. Tenperatura minimoak igo egingo dira eta maximoak mantendu.


2012-11-02rako iragarpena:

2012-11-02rako iragarpena

Giro atsegina. Zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Hodei gehiago iparraldean eta gutxiago hegoaldean. Erriberan eta arabar errioxan goi hodeiak. Tenperaturak aurreko egunekoen tankera izango dute, minimoak 4-8ºC artean eta maximoak 15-17ºC tartekoak.

Astebururako joera
 



Azaroko lehen asteburua asteburu bustia izango da. Euri txikia egingo du lurraldearen ipar partean eta ertaina pirinio inguru eta nafarroa iparraldean. Hegoaldera joan ahala euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango da baina erribera inguruan ere eroriko da tanta bat edo beste. Larunbatean tenperaturak mantendu egingo dira baina iganderako hauen jeitsiera bat aurreikusten da.

Txioak

Sinboloak