Mostrando entradas con la etiqueta eguzkitsu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eguzkitsu. Mostrar todas las entradas

2013/01/31

IRAGARPENA ETA ASTEBURUKO JOERA

Ondorengo orduetan

Udaberi giroa: Eguraldiak atzoko joera bera eramango du, hego haizeak tenperaturak igoaraziko ditu eta berriz ere kostaldetik gertu 20ºC-ko tenperaturak ikusiko ditugu. Zerua nahiko garbi egongo da eta eguzkiaz gozatu ahal izango dugu.


2013-02-01erako iragarpena:

2013-02-01erako iragarpena:
Ostiralerako iragarpena


Aldaketaren eguna: Eguerdirarte aurreko egunetako eguraldi bera izango dugu, hau da, tenperatura epela eta zerua eguzkitsu. Eguerdian haizea aldatu eta aldaketa handia nabarituko dugu. Zerua estali egingo da eta euria egiten hasiko da. Hasieran mendebaldean bakarrik baina iluntzerako ekialdera ere zabalduko da. Tenperatura nabarmen hasiko da jeisten eta gauerako hotz egingo du. 


Asteburuko joera meteorologikoa:

Asteburuko joera meteorologikoa
Asteburuko eguraldi joera


2013/01/27

IRAGARPENA ETA ASTEKO JOERA

2013-01-28rako Iragarpena:

2013-01-28rako Iragarpena:
Astelehenerako iragarpena

Frontea igarotzean giro atsegina, itsaso oso zakarra. Goizean oraindik frontearen azken zatia izango dugu gainean eta ekialdeari eragingo dio gehienbat, beraz prezipitazioa izango dugu oraindik batez ere ekialdean. Elur maila 900m inguruan izango da. Mendebaldetik argitzerako joera hartuko du eta poliki poliki argitze hau zabaltzen joango da ekialderantz. Tenperaturak igandekoak baino pixka bat baxuagoak izango dira, maximoak 10-14ºC artean kokatuz. Itsaso oso zakarra ibiliko da, Britaniar irletan dagoen depresio gune oso sakon baten eraginez, eta olatu handiak altxaraziko ditu. 


2013-01-29rako Iragarpena:

2013-01-29rako Iragarpena:
Astearterako iragarpena

Giro egonkorra. Eguraldi egonkorra izango dugu. Goiza behe lainoarekin hasiko dugu ohiko ibarretan, eta barnealdeko puntu askotan ere izotz puntua izango dugu. Eguerdirako eguzkiak zertxobait epelduko du eta maximoak 7-13ºC artekoak izango dira. Hodeiak eta ostarteak denean. Hego mendebaldeko haizea, haizeguneetan nahiko zakar ibiliko da.


Asteko joera meteorologikoa

Asteko joera meteorologikoa
Asteko eguraldi joera

2013/01/23

IRAGARPENA

Ondorengo orduetan

Ondorengo orduetan
Ondorengo orduetarako iragarpena
Negu giroa. Negu giroarekin jarraituko dugu ondorengo orduetan lurralde osoan. Goizean zehar elur maila 300-400m ingurura egon da ia lurralde osoan, baina eguerdetik aurrera igotzen hasiko da, azken orduan 600-700m-tara kokatuz. Goizean oraindik kazkabar eta trumoi zaparradak izan genitzake, baina arratsalderako hauek ere desagertu egingo dira, nahiz eta euriarekin jarraituko dugun. Tenperatura maximoak 5-9ºC artean kokatuko dira.


2013-01-24rako Iragarpena;

2013-01-24rako Iragarpena;
Biharko iragarpena
Fresko eta euria. Elurra mendian. Egun euritsua espero dugu biharkoa. Denean egingo du euria baina batez ere ipar partean. Tenperatura hotza izango dugu, eta elur maila gauean 600-700m inguruan izango bada ere, egunean zehar igo egingo da 1000m ingururaino, beraz elurra mendian egingo du. Tenperaturak aurreko egunarekin alderatuz 1-2ºC egingo dute gora eta altuenak 6-11ºC artean kokatuko dira. Iluntzerako prezipitazioa gutxitu egingo da nabarmen.


2013-01-25erako Iragarpena

2013-01-25erako Iragarpena
Ostiralerako iragarpena
Egun egonkor eta freskoa. Eguzkia ikusteko aukera izango dugu. Goizean goiz oraindik hezetasuna handia izango dugu eta euri txikia egin lezake ipar partean, batez ere ipar euskal herrian. Beste toki askotan behe lainoa ere agertuko da. Eguerdirak jasoko du eta eguzkia ikusi ahal izango dugu denean. Ipar partean hodeiak eta ostarteak izango ditugu eta hegoaldean aldiz zeru oskarbia. Tenperatura maximoak 8-13ºC artekoak izango dira, minimoak aldiz ez dira ia aldatuko


2013/01/09

IRAGARPENA

2013-01-09rako Iragarpena

2013-01-09rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Hodeiak eta ostarteak ipar partean, oskarbi hegoaldean. Ez dugu izango aurreko egunetako egonkortasun atmosferiko altua, eta ondorioz, hodeiak ugarituz joango dira ipar partean. Goiza baina, zeru nahiko garbiekin hasiko dugu, nahiz eta ohiko lekuetan behe-lainoa azalduko zaigun. Izotza ere egingo du barnealdean. Tenperatura maximoak 8-12ºC artean ibiliko dira.


2013-01-10erako iragarpena

2013-01-10erako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena

Hodeiak ugaritzen. Goiza ez da aurreko egunetan bezain freskoa izango, eta horren erantzule izango dira aurreko egunetik ugaritzen joan ziren lainoak. Ostegunean zehar ere ugaritzen jarraituko dute eta egunaren amaierarako zerua ia erabat estalia utziko dute ipar partean. Arratsaldetik aurrera haizeak ipar-mendebaldetik joko duenez, hezetasuna handituko da eta zaparrada txikiren bat espero genezake kantauri isurialde inguruan.




2013/01/07

IRAGARPENA

2013-01-08rako Iragarpena

2013-01-08rako Iragarpena
Astearterako Iragarpena

Kostaldeko lainoak desagertzen. Egunetan izan dugun lainoa kostaldean joango da. Goizean oraindik izango dugu, baina arratsalderako uxatuta egongo dira, beraz, eguzkiaz gozatu ahal izango dugu. Hegoaldean aurreko egunetako tankera, behe-lainoa eta izotza goizean eta eguzkitsu arratsaldean. Tenperatura maximoak 7-11ºC artekoak izango dira.


2013-01-09rako Iragarpena:

2013-01-09rako Iragarpena
Asteazkenerako Iragarpena

Lainoak ugarituz, batez ere ipar partean. Ez dugu izango aurreko egunetako egonkortasun atmosferiko altua, eta ondorioz, hodeiak ugarituz joango dira ipar partean. Goiza baina, zeru nahiko garbiekin hasiko dugu, nahiz eta ohiko lekuetan behe-lainoa azalduko zaigun. Izotza ere egingo du barnealdean. Tenperatura maximoak 8-12ºC artean ibiliko dira.




2013/01/05

ASTEBURUKO IRAGARPENA

2013-01-05erako Iragarpena

2013-01-05erako Iragarapena
Larunbateko iragarpena

Neguko egun antiziklonikoa. Eguna behe lainoarekin hasiko dugu haran askotan eta barnealdean izotza izango dugu protagonista goizean. Zerua oskarbi geratuko da eguerdirako eta tenperatura atseginak izango ditugu, altuenak 12-14ºC bitartekoak. Iluntzean berriz ere hoztuko du.



2013-01-06rako Iragarpena

2013-01-06rako Iragarpena
Iganderako iragarpena

Aurreko egunetako berdina. Eguna, berriz ere, behe lainoarekin hasiko dugu haran askotan eta barnealdean izotza izango dugu protagonista goizean. Zerua oskarbi geratuko da eguerdirako eta tenperatura atseginak izango ditugu, altuenak 12-14ºC bitartekoak. Iluntzean berriz ere hoztuko du.

2012/12/29

ASTEBURUKO IRAGARPENA

2012-12-29rako Iragarpena

2012-12-29rako Iragarpena
Larunbaterako iragarpena

Goizean garbi, hodeitsu eta zaparradak arratsaldez. Goiza hego haize zakar samarrarekin hasiko dugu. Zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu (Goi hodeiak) eta tenperatura epela. Eguerdian haizea mendebaldera aldatu eta fronte bat iritsiko zaigu, zaparradak utziko dizkiguna. Denean botako du baina askorik ez. Iluntzerako mendebaldetik atertzen eta garbitzen joango da zerua eta hoztu egingo du.


2012-12-30erako Iragarpena

2012-12-30erako Iragarpena
Iganderako iragarpena

Heze eta hotz goizean, argi eta epelago arratsaldean. Goizean oraindik mendebaldean aurreko eguneko frontearen arrastoak izango ditugu. Ekialdean aldiz, argiago egongo da, nahiz eta hainbat lekutan behe lainoa izango dugun. Barnealdeko leku askotan izotza egingo du. Eguerditik aurrera ia denean egongo da oskarbi eta 10-14ºC bitarteko tenperatura maximoak izango ditugu.


2012/12/25

IRAGARPENA

2012-12-26rako Iragarpena


2012-12-26rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Hodei batzuk goizean, argitzen gero. Goizean giro hezea izango dugu lurraldearen ipar partean, eta behe lainoa agertu daiteke ipar parteran, hegoaldean argiago egongo da. Eguerditik aurrera ia denean joango da garbitzen eta arratsalde eguzkitsua espero dugu. Tenperatura fresko, maximoak 10-14ºC artean. Iluntzean hoztu egingo du.


2012-12-27rako Iragarpena


2012-12-27rako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena
Giro eguzkitsua, fresko goizean, epel eguerdian. Goiza freskurarekin eta behe lainoarekin hasiko dugu Euskal Herriko puntu askotan, gainera pirinioetan izotz txikia ere egin dezake. Eguerdirako garbituko du eta egun oskarbia geratuko da, nahiz eta hegoaldetik hainbat goi hodei iritsiko zaizkigun. Tenperatura maximoak 11-14ºC artean ibiliko dira lurraldearen zati gehienean.


2012-12-28rako Iragarpena

2012-12-28rako Iragarpena
Ostiralerako iragarpena

Giro eguzkitsua eta epeltzen. Goiza freskurarekin eta behe lainoarekin hasiko dugu, baina aurreko eguntan baino behe laino gutxiago eta tenperatura altuagoa izango dugu. Eguna eguzkitsua izango da eta eguerdian tenperatura epelak hartuko ditu garai honetarako

2012/12/23

IRAGARPENA ETA ASTEKO JOERA

2012-12-24rako Iragarpena

2012-12-24rako Iragarpena
Asteleheneko iragarpena

Udaberri giroa egunez, aldaketa gauez. Eguberri bezpera eguna aurreko egunetakoak bezala udaberri giroa izango dugu. Goizean goizetik zeruak garbi egongo da eta tenperatura epela 8-11ºC artean. Eguerdirako eguzkiak eta hego mendebaldeko haizeak giroa berotuko dute eta berriz ere 20ºCren bueltan ibiliko dira tenperaturak kostaldean eta 16-18ºC artean barnealdean. Arratsaldean mendebaldetik hodeiak sartzen hasiko dira eta egunaren amaierarako tantaren bat eror daiteke mendebaldean


2012-12-25erako iragarpena

2012-12-25erako iragarpena
Astearterako iragarpena

Fronte batek zeharkatuko du lurraldea. Gauez iritsiko zaigu fronte hotza eta denean utziko digu prezipitazioa. Tenperaturak ere jeitsi egingo dira eta garai honetarako giro tenperatura izango dugu, maximoak 11-14ºC artean. Elur maila ere 1400 m ingurura jeitsiko da. Arratsaldean, frontea pasata hegoaldean atertu egingo du, baina ipar partean oraindik zaparradak izango ditugu. Egunaren amairarako hauek ere gutxitzen joango dira.


Asteko joera meteorologikoa;

Asteko joera
Asteko eguraldi joera

2012/12/21

ASTEBURUKO IRAGARPENA

2012-12-22rako Iragarpena

2012-12-22rako Iragarpena
Larunbaterako iragarpena
Negu girorik ez. Neguko bigarren eguna eta honek ere ez du izango negu itxurarik. Goizean goizetik zerua ia oskarbi egongo da denean, laino gutxi batzuk salbu. Haizeak hego mendebaldetik joko du, nahiko gogor momentu batzuetan. Hego mendebaldeko haize honek tenperaturak igo araziko ditu eta tenperatura maximoak 15-18ºCren bueltan geratuko dira, beraz bero garai hauetarako

2012-12-23rako Iragarpena

2012-12-23rako Iragarpena
Iganderako iragarpena

Negu usainik ezta ere. Goiz epel baten ondotik beste egun eguzkitsu bat. Zerua aurreko egunean bezala ia oskarbi egongo da, goi hodei batzuk kenduta. Haizea ere gogor samar ibiliko da hego mendebaldetik eta tenperaturak aurreko egunean baino 1-2ºC gehiago hartzea espero da. Maximoak 16-19ºC-ren bueltan ibiliko dira.


Arrasateko Santamas feriarako iragarpen berezia ikusi: Iragarpen berezia


2012/12/11

IRAGARPENA

2012-12-12rako Iragarpena:

2012-12-12rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena


Eguzkia eta hotza nagusi. Behe laino eta izotzarekin hasiko dugu eguna. Izotz galanta botako du, bereziki barnealde eta mendialdean. Eguerdirako behe lainoak jasota ez du askorik berotuko, maximoak 10ºC-tik behera lurralde osoan. Iluntzean hego haizea sartuko da eta aurreko egunetan baino gutxiago freskatuko du.



2012-12-13rako Iragarpena

2012-12-13rako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena

Hego haizearekin epeltzen. Hego haizearrekin zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Goizean izotza izango dugu pirinio inguruan, eta freskoa izango da gainontzeko lekuaetan ere, baina aurreko egunetan baino epelagoa. Esan bezala, zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu eta iluntzerako ugarituz joango dira lainoak. Eguerdian epelduko du eta tenperatura maximoak 11-15ºC artean kokatuko dira.


2012/12/10

IRAGARPENA

2012-12-11rako Iragarpena


2012-12-11rako Iragarpena
Astearterako iragarpena


Ipar partean hodeitsu, argi hegoan. Frantziatik datorren fronte txiki bat hurbilduko da gurera bihar. Zerua estaliko du ipar partean eta euri txikiren bat utzi dezake han hemenka, baina garrantzirik gabekoa. Elurra, 900m inguruan egingo du ipar euskal herriko tontorretan eta 1100m-tara mendebaldeko mendietan. Hegoaldean giro argia. Hotz denean, tenperatura maximoak 10ºC-tik behera, kontinenteko haize hotzaren eraginez.


2012-12-12rako Iragarpena:

2012-12-12rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Eguzkia eta hotza nagusi. Behe laino eta izotzarekin hasiko dugu eguna. Izotz galanta botako du, bereziki barnealde eta mendialdean. Eguerdirako behe lainoak jasota ez du askorik berotuko, maximoak 10ºC-tik behera lurralde osoan. Iluntzean hego haizea sartuko da eta aurreko egunetan baino gutxiago freskatuko du.

2012/12/09

IRAGARPENA ETA ASTEKO JOERA

2012-12-10erako Iragarpena


2012-12-10erako Iragarpena
Asteleheneko iragarpena

Antizikloi egoera. Eguna behe-lainoarekin eta izotzarekin hasiko dugu, beraz, hotz. Eguerdirako behe-lainoak desagertuko dira, baina tenperaturak ez du askorik goxatuko, tenperatura maximoak 11ºC-tik behera geldituko baitira. Iluntzerako hodei batzuk sartuko dira kostaldetik, batez ere, lurraldearen mendebaldera.


2012-12-11rako Iragarpena



Egoera egonkorra, hodei gehiagorekin. Mendebaldean nahiko hodeitsua izango da eguna, ipar ekialdeko haizeak ekarriko dituen lainoen eraginez, ekialdean eguzkitsuago. Baliteke mendebaldean tantaren bat edo beste erortzea, baina garrantzirik gabeko izango da. 1000m inguruan egingo du elurra. Giroa hotz egongo da. Lurralde osoa 10ºC-tik behera.


Asteko joera meteorologikoa:

Asteko eguraldi joera
Asteko eguraldi joera


2012/12/05

IRAGARPENA eta ASTEBURUKO JOERA

2012-12-06rako Iragarpena

2012-12-06rako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena

Egonkortzen. Goizean oraindik zaparradaren bat edo beste izan dezakegu, batez ere ipar euskal herrian. Gainontzeko lekuetan hotz hasiko dugu eguna, behe laino eta izotzarekin. Orduak aurrera egin ahala zerua nahiko garbi geratuko da, baina maximoak ez dira askorik igoko. Iluntzean berriz ere dezente freskatuko du.


2012-12-07rako Iragarpena

2012-12-07rako Iragarpena
Ostiralerako iragarpena
Okertzen. Eguna hego mendebaldeko haizearekin hasiko dugu eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan. Eguerditik aurrera haizeak ipar mendebaldera biratuko du eta hodeiak iristen hasiko dira. Euria egiten hasiko du, batez ere ipar partean eta mendebaldetik hasita. Eguaerdiko tenperatura epelak, jeisten hasiko dira. Egunaren amairarako elur maila 1500 m-an egongo da.


Astebururako joera

Astebururako joera
Astebururako joera



2012/12/04

IRAGARPENA

2012-12-05erako Iragarpena

2012-12-05erako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Ezegonkortasun giroa. Goizean goizetik zaparradak izango ditugu lurraldearen ipar-partean. Zaparrada hauek nekez iritsiko dira hegoaldera. Euri gehien kantauri isurialdeko mendietan eta ipar euskal herrian egingo du, gainera goizean kazkabarra eta trumoia ere izan dezakegu. Arratsalderako arintzeko joera hartuko du aroak. Tenperaturak aurreko eguneko antzekoak izango dira eta elur maila 800-1000m inguruan kokatuko da, 800m-tara goizaldean.


2012-12-06rako Iragarpena

2012-12-06rako Iragarpena
Ostegunerako Iragarpena

Egonkor. Goizaldean oraindik zaparradaren bat edo beste izan genezake, batez ere ekialdean eta ipar euskal herrian, baina ia denean zeru garbiekin hasiko dugu eguna. Ohiko tokietan behe lainoa izango dugu eta barnealdean, mendi inguruetan eta Pirinioetan izotza. Orduek aurrera egin ahala eta behe-lainoak jasotakoan, giro eguzkitsua izango dugu, baina hala ere hotz egingo du. Tenperatura minimoak zertxobait jeitsiko dira eta maximoak mantendu.


Elurraren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen: Elur iragarpena.

2012/12/02

IRAGARPENA ETA ASTEKO JOERA

2012-12-03rako Iragarpena

2012-12-03rako Iragarpena
Astelehenerako iragarpena

Eguzkitsu. Abenduko lehenengo astelehena eguzkiarekin hasiko dugu. Goizean goiz, oraindik busti dezake zerbait, batez ere ipar euskal herrian baina berehala uxatuko dira hodeiak eta zeru garbia izango dugu. Behe lainoa ere izango dugu Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba iparreko haranetan. Tenperaturak maximoak zertxobait igoko dira eta minimoak berriz jeitsi. Hego mendebaldeko haizea izango dugu.


2012-12-04rako Iragarpena

2012-12-04rako Iragarpena
Astearterako iragarpena

Ezegonkor. Ipar mendebaldeko haizeak fronte bat eta aire masa hotza ekarriko du gure lurraldera eta ezegonkoratasuna eragingo du. Goizetik hodeiak ugaritzen joango dira eta euria utziko du denean batez ere ipar isurialdean. Arratsaldean zaparrada mardulak botatzen jarraituko du eta baliteke trumoi eta kazkabarra ere izate. Tenperatura maximoak behera egingo dute eta minimoak zertxobait igoko dira, baina orokorrean hozten. Elur maila 1200m-tik 900m-tara jeitsiko da egunean zehar.


Asteko joera meteorologikoa:

Asteko joera meteorologikoa
Asteko joera


2012/11/29

IRAGARPENA

2012-11-30erako iragarpena:

2012-11-30erako iragarpena
Ostiralerako iragarpena

Hotz, baina egonkorrago. Ezegonkortasuna ia erabat desagertuko da. Goizean oraindik zaparradaren bat edo beste izango dugu ipar partean, batez ere Bizkaia  eta Araba iparrean. Gainontzean, zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu eta Nafarroako erriberan oskarbi egongo da. Giroa hotza izango da. Goizean izotza izango dugu barnealdeko zenbait puntutan eta arratsaldean maximoa 5-8ºC artekoak izango dira. Elurraren maila 500m inguruan egongo da baina apenas egingo du elurrik.


2012-12-01erako iragarpena:

2012-12-01erako iragarpena
Larunbaterako iragarpena

Hotz eta eguzkitsu. Goiza behe-laino eta izotzarekin hasiko dugu, orduak aurrera egin ahala, nahiz eta eguzkiari berotzea kosta, behe-lainoak jasoko du eta zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Nafarroa hegoan oskarbi egongo da. Iluntzean lainoak ugaritzen hastea espero da, fronte bat gerturatzen hasiko zaigulako. Tenperatura minimoak jeitsi egingo dira eta maximoak zertxobait igo.



2012-12-02rako iragarpena

2012-12-02rako iragarpena
Iganderako iragarpena

Busti eta fresko. Mendebaldetik sartuko da frontea, eta goizean goizetik izango dugu euria bertan. Gainontzean goiza freskoa izango da baina azkar lainotuko du. Denean egingo du euria, gogorren ipar-partean. Elurra 1100m inguruan egingo du, baina baliteke frontea sartzen den unean beheragoko lekuetan ere egitea. Tenperatura zertxobait epelduko da, baina fresko egingo du oraindik.

2012/11/18

IRAGARPENA ETA ASTE OSORAKO JOERA

2012-11-19rako Iragarpena:

2012-11-19rako Iragarpena
Astelehenerako iragarpena

Eguzkitsu. Igandeko ezegonkortasuna pasata, goiza hotzetik hasiko dugu. Behe lainoa izango dugu ohiko tokietan eta barnealdeko hainbat tokitan ere izotza egingo du, batez ere, pirinioetan eta mendi inguruetan. Ipar partean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta hegoaldean zeru ia erabat oskarbi egongo da. Tenperatura minimoak nabarmen jeitsiko dira eta maximoak zertxobait igo.


2012-11-20rako Iragarpena:

2012-11-20rako Iragarpena
Astearterako iragarpena

Egunez eguzkitsu, arratsaldean okertzen hasi. Hego mendebaldeko haizearekin tenperatura minimoak aurreko egunekoak baino altuxeagoak izango dira eta ez dugu izotz konturik izango ia inon. Egunez zerua eguzkitsu egongo da, baina orduak aurrera egin ahala mendebaldetik lainoak iristen joango dira. Atlantikoko fronte bat iritsiko zaigu iluntzean eta litekeena da eguna amaitu baino lehen Bizkaia eta Araban euria egiten hastea. Tenperaturak pixka bat igoko dira aurreko egunarekin alderatuz.


Aste osorako eguraldi joera:

Aste osorako eguraldi joera
Aste osorako joera


2012/10/29

Iragarpena

2012-10-29rako Iragarpena:


Eguna behe-lainoarekin hasiko da barnealdeko leku gehienetan, baina orduak aurrera egin ahala leku gehienetan altxatu egingo du eta egun eguzkitsua geratuko da. Izotza agertu daiteke barnealdeko zenbai tokitan eta piriniotan. Ebro ibarrean behe lainoa trinkoa izateko arriskua dago. Gainontzean tenperatura goxoa eguerditik aurrera 15-17ºCren bueltan leku gehienetan. Iluntzerako goi hodei batzuk hurbilduko dira hego mendebaldetik.

 2012-10-30erako Iragarpena:


Hodeitsu argituko du egunak eta orduek aurrera egin ahala zerua oso hodeitsu geratuko da. Hego mendebaldeko haizeak prezipitazioa ekarriko du hegoaldetik, horregaitik prezipitazio gehien lurraldearen hegoaldean egino du, baina kostaldera eta iparraldera ere iritsiko dira zaparrada batzuk, batez ere egunaren bigarren partean. Tenperatura minimoak igo egingo dira eta maximoak mantendu. Elurra, pirinioetan egingo du 1500 metrotik gora

2012/01/24

IRAGARPENA

2012-01-25 Iragarpena:


Giro atsegina izango dugu. Goiza behe-lainoarekin hasiko dugu ohiko tokietan eta behe-lainoarik ez dagoen barnealdeko tokitan izotz txikia egingo du. Leku gehienetan eguardia baino lehen altsatuko da lainoa baina beste toki batzutan, batez ere, Arabako lautadan eta Erriberan kosta egingo zaio, eta leku batzutan altsatu ere ez du egingo. Jasotzen duen tokietan tenperatura goxoak izango ditugu egunaren erdialdean, 10-15ºC artekoak, baina eguzkia sartu orduko berriz ere egingo du beherea azkar tenperaturak.

Ondorengo egunetarako joera:



Txioak

Sinboloak