![]() |
Asteazkenerako iragarpena |
Hodeiak eta ostarteak ipar partean, oskarbi hegoaldean. Ez
dugu izango aurreko egunetako egonkortasun atmosferiko altua, eta ondorioz,
hodeiak ugarituz joango dira ipar partean. Goiza baina, zeru nahiko garbiekin
hasiko dugu, nahiz eta ohiko lekuetan behe-lainoa azalduko zaigun. Izotza ere
egingo du barnealdean. Tenperatura maximoak 8-12ºC artean ibiliko dira.
2013-01-10erako iragarpena
![]() |
Ostegunerako iragarpena |
Hodeiak ugaritzen. Goiza ez da aurreko egunetan bezain freskoa izango, eta horren erantzule izango dira aurreko egunetik ugaritzen joan ziren lainoak. Ostegunean zehar ere ugaritzen jarraituko dute eta egunaren amaierarako zerua ia erabat estalia utziko dute ipar partean. Arratsaldetik aurrera haizeak ipar-mendebaldetik joko duenez, hezetasuna handituko da eta zaparrada txikiren bat espero genezake kantauri isurialde inguruan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario