2013/01/23

IRAGARPENA

Ondorengo orduetan

Ondorengo orduetan
Ondorengo orduetarako iragarpena
Negu giroa. Negu giroarekin jarraituko dugu ondorengo orduetan lurralde osoan. Goizean zehar elur maila 300-400m ingurura egon da ia lurralde osoan, baina eguerdetik aurrera igotzen hasiko da, azken orduan 600-700m-tara kokatuz. Goizean oraindik kazkabar eta trumoi zaparradak izan genitzake, baina arratsalderako hauek ere desagertu egingo dira, nahiz eta euriarekin jarraituko dugun. Tenperatura maximoak 5-9ºC artean kokatuko dira.


2013-01-24rako Iragarpena;

2013-01-24rako Iragarpena;
Biharko iragarpena
Fresko eta euria. Elurra mendian. Egun euritsua espero dugu biharkoa. Denean egingo du euria baina batez ere ipar partean. Tenperatura hotza izango dugu, eta elur maila gauean 600-700m inguruan izango bada ere, egunean zehar igo egingo da 1000m ingururaino, beraz elurra mendian egingo du. Tenperaturak aurreko egunarekin alderatuz 1-2ºC egingo dute gora eta altuenak 6-11ºC artean kokatuko dira. Iluntzerako prezipitazioa gutxitu egingo da nabarmen.


2013-01-25erako Iragarpena

2013-01-25erako Iragarpena
Ostiralerako iragarpena
Egun egonkor eta freskoa. Eguzkia ikusteko aukera izango dugu. Goizean goiz oraindik hezetasuna handia izango dugu eta euri txikia egin lezake ipar partean, batez ere ipar euskal herrian. Beste toki askotan behe lainoa ere agertuko da. Eguerdirak jasoko du eta eguzkia ikusi ahal izango dugu denean. Ipar partean hodeiak eta ostarteak izango ditugu eta hegoaldean aldiz zeru oskarbia. Tenperatura maximoak 8-13ºC artekoak izango dira, minimoak aldiz ez dira ia aldatuko


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak