Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas

2013/02/27

IRAGARPENA

2013-02-27rako Iragarpena:

2013-02-27rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena
Hobekuntza nabarmena. Goiza hotz handiarekin hasiko dugu. Izotz galanta botako du barnealdean eta ekialdean. Behe lainoa ere agertuko da ohiko tokietan, baina eguerdirako jasoko du eta urdingune zabalak izango ditugu zeruan. Tenperatura maximoak ere oraindik freskoak. Iluntzearekin batera tenperaturak ere denean jeitsiko dira berriz ere azkar.


2013-02-28rako Iragarpena

2013-02-28rako Iragarpena
Osteguerako iragarpena
Hodeiak sartuko zaizkigu hegoaldetik. Goiza aurreko egunetan bezala hotz eta izotz kontuekin hasiko dugu, baina goizean goizetik, hegoaldetik hodeiak iritsiko zaizkigu eta zerua estaltzen joango dira. Eguerditik aurrera, hegoaldean nahiko estalia egongo da eta zaparrada arinen bat edo beste izan genezake. Iluntzerako hodei hauek ia lurralde osoa estaliko dute eta ez da harritzekoa izango edozein puntutan zaparrada arinen bat edo beste izatea. Gauean ez du horrenbeste hoztuko

2013/02/20

IRAGARPENA ETA ASTEBURUKO JOERA

2013-02-21erako Iragarpena:
2013-02-21erako Iragarpena:
Ostegunerako iragarpena
Eguerdian hasiko da okertzen. Goiza nahiko lasaia izango da. Hodeiak ugarituz joango dira eta eguerdian mendebaldetik hasita euritarako joera hartuko du. Zaparrada arin moduan egingo du euria, baina ez du askorik egingo. Tenperatura poliki poliki beherantz. Maximoak 11-15ºC artekoak, minimoam 3-7ºC artekoak.


2013-02-22rako Iragarpena:

2013-02-22rako Iragarpena:
Ostiralerako iragarpena
Negu itxura hartuko du. Euritan emango dugu egunaren zati handiena. Batez ere kantauri isurialdean egingo du euri gehien baina denean bustiko du. Aire hotza sartzen joango da eta ondorioz hozten. Gauean 1200m ingurura egongo da kokatuta baina egunean zehar asko jeitsi eta azken orduan itsas mailaraino jeitsiko da. Iluntzean atertzeko joera hartuko du, horregatik ez da espero elur askorik egingo duenik altitude baxuetan, ostiralean behintzat.


Asteburuko eguraldi joera:
Asteburuko eguraldi joera:
Larunbata eta Iganderako joera

2013/02/19

IRAGARPENA

2013-02-20rako Iragarpena

2013-02-20rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Udaberri giroa, aldaketaren atarian. Bihar aste honetako azken udaberri giroaz gozatu ahal izango dugu. Zeruan hodeiak eta ostarteak egongo dira goizean goizetik. Zokoren batean ere behe lainoa agertu daiteke. Arratsaldean eguraldiak antzera jarraituko du, aldaketaren bat aipatzekotan, hodei gutxiagorekin. Tenperatura maximoak 13-17ºC artekoak izango dira.


2013-02-21erako iragarpena:



Aldaketa, negurantz: Goizean zerua hodeitsu egongo da eta poliki poliki hodeiak ugaritu eta euritarako joera hartuko du. Kantauri isurialdean egingo du euri gehien baina zaparradaren bat edo beste lurralde osoan espero genezake. Azken orduan 1400m inguruan egingo du elurra. Tenperatura minimoak mantendu egingo dira baina maximoak 2-3ºC jeitsi.


2013/02/04

IRAGARPENA

2013-02-05erako Iragarpena:
2013-02-05erako Iragarpena
Astearterako iragarpena
Aldaketa arratsaldean. Goizean sirimirarekin jarraituko dugu ipar partean, hegoaldean aldiz, zeru hodeitsu eta ostarteekin. Tenperaturak astelehenekoaren parekoak izango dira egunaren lehen partean, baina eguerdian haizeak iparrera biratzean indartu egingo da eta hodeitza ekarriko digu denera. Euria geroz eta gogorragoa izango da, eta egunaren amaieran trumoiak jo dezake. Tenperatura nabarmen hasiko da jeisten eta horrekin batera elur maila, egunaren amaieran 700m inguruan zurituz.



2013-02-06rako Iragarpena:
2013-02-06rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena
Negu giro petrala. Berriz ere negu itxura hartuko du egunak. Hasieratik euria nonahi, ekaitzak eta kazkabarra izango dugu, ipar haize petralak lagunduta. Hoztu ere egingo du nabarmen eta honekin batera elur maila jeitsi egingo da egunean zehar, azken orduan 200-300m-ra kokatuz ekialdean eta 400-500m ingurura mendebaldean. Itsasoa ere oso zakar ibiliko da eta olatu handiak altxaraziko ditu.



Txioak

Sinboloak