![]() |
Astearterako iragarpena |
Aldaketa arratsaldean. Goizean sirimirarekin jarraituko dugu ipar partean, hegoaldean aldiz, zeru hodeitsu eta ostarteekin. Tenperaturak astelehenekoaren parekoak izango dira egunaren lehen partean, baina eguerdian haizeak iparrera biratzean indartu egingo da eta hodeitza ekarriko digu denera. Euria geroz eta gogorragoa izango da, eta egunaren amaieran trumoiak jo dezake. Tenperatura nabarmen hasiko da jeisten eta horrekin batera elur maila, egunaren amaieran 700m inguruan zurituz.
2013-02-06rako Iragarpena:
![]() |
Asteazkenerako iragarpena |
Negu giro petrala. Berriz ere negu itxura hartuko du egunak. Hasieratik euria nonahi, ekaitzak eta kazkabarra izango dugu, ipar haize petralak lagunduta. Hoztu ere egingo du nabarmen eta honekin batera elur maila jeitsi egingo da egunean zehar, azken orduan 200-300m-ra kokatuz ekialdean eta 400-500m ingurura mendebaldean. Itsasoa ere oso zakar ibiliko da eta olatu handiak altxaraziko ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario