2013/02/19

IRAGARPENA

2013-02-20rako Iragarpena

2013-02-20rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Udaberri giroa, aldaketaren atarian. Bihar aste honetako azken udaberri giroaz gozatu ahal izango dugu. Zeruan hodeiak eta ostarteak egongo dira goizean goizetik. Zokoren batean ere behe lainoa agertu daiteke. Arratsaldean eguraldiak antzera jarraituko du, aldaketaren bat aipatzekotan, hodei gutxiagorekin. Tenperatura maximoak 13-17ºC artekoak izango dira.


2013-02-21erako iragarpena:



Aldaketa, negurantz: Goizean zerua hodeitsu egongo da eta poliki poliki hodeiak ugaritu eta euritarako joera hartuko du. Kantauri isurialdean egingo du euri gehien baina zaparradaren bat edo beste lurralde osoan espero genezake. Azken orduan 1400m inguruan egingo du elurra. Tenperatura minimoak mantendu egingo dira baina maximoak 2-3ºC jeitsi.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak