Mostrando entradas con la etiqueta Otsaila. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Otsaila. Mostrar todas las entradas

2013/02/19

IRAGARPENA

2013-02-20rako Iragarpena

2013-02-20rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Udaberri giroa, aldaketaren atarian. Bihar aste honetako azken udaberri giroaz gozatu ahal izango dugu. Zeruan hodeiak eta ostarteak egongo dira goizean goizetik. Zokoren batean ere behe lainoa agertu daiteke. Arratsaldean eguraldiak antzera jarraituko du, aldaketaren bat aipatzekotan, hodei gutxiagorekin. Tenperatura maximoak 13-17ºC artekoak izango dira.


2013-02-21erako iragarpena:



Aldaketa, negurantz: Goizean zerua hodeitsu egongo da eta poliki poliki hodeiak ugaritu eta euritarako joera hartuko du. Kantauri isurialdean egingo du euri gehien baina zaparradaren bat edo beste lurralde osoan espero genezake. Azken orduan 1400m inguruan egingo du elurra. Tenperatura minimoak mantendu egingo dira baina maximoak 2-3ºC jeitsi.


2013/02/17

IRAGARPENA eta ASTEKO JOERA

2013-01-18rako Iragarpena:

2013-01-18rako Iragarpena:
Astelehenerako iragarpena

Fronte ahul baten bisita. Gauean zehar fronte bat iritsiko zaigu kantauriar isurialdera eta sirimiria eta lanbroa utziko du ipar partean. Gainontzean zerua hodeitsu edo ostarteekin egongo da. Ez du euri askorik egingo baina egunak itxura triste samarra hartuko du. Tenperatura maximoak 11-15ºC artean ibiliko dira eta minimoak 5-8ºC artean.


2013-02-19rako Iragarpena:

2013-02-19rako Iragarpena:
Astearterako iragarpena

Berriz ere hobekuntza. Lainoak desagertzen joango dira egunean zehar eta eguzkiaz gozatu ahal izango dugu denean. Barnealdean goizean goizetik, ipar partean eguerditik aurrera. Ohiko lekuetan goizean behe lainoa izango dugu eta pirinio inguruan hainbat tokitan izotza ere egingo du. Tenperatura maximoak 12-17ºC artekoak izango dira eta minimoak 3-6ºC artekoak


Asteko joera meteorologikoa:

Asteko joera meteorologikoa:
Asteko eguraldi joera




2013/02/01

ASTEBURUKO IRAGARPENA

2013-02-02rako Iragarpena:

2013-02-02rako Iragarpena
Larunbateko iragarpena
Negu giroa. Aldaketa nabarmena izango dugu, bai zeruan eta tenperaturan. Goizean goizetik euria egingo du lurralde guztian, euri ertaina. Gainera euriaz gain kazkabarra eta ekaitzak izan genitzake kantauri isurialdean. Tenperatura egunean zehar beheraka. Elur maila hasieran 900m tara egongo da kokatua baina egunaren amaierarako 300m-taraino jeitsiko da. Ekialdean egongo da elur maila baxuen, Nafarroa ekian eta Xiberuan 200-300m ingurura egingo du elurra. Mendebaldean aldiz 400-500m tan. Haizeak iparraldetik nahiko zakar joko du. Iluntzerako arinduko du zerbait, baina prezipitazioarekin jarraituko dugu.


 2013-02-03rako Iragarpena:

2013-02-03rako Iragarpena
Iganderako iragarpena

Eguerditik aurrera hobekuntza, baina hotz. Goizean oraindik eta batez ere mendebaldean prezipitazioarekin jarraituko dugu. elur maila 300-400m inguruan izango dugu hasieran baina egunak aurrera egin ahala prezipitazioa desagertu eta elur maila 1000m taraino igoko da. Tenperaturak 6-9ºC artekoak izango dira maximoak eta gauean izotza egingo du, gogorrenak Nafarroan.

Txioak

Sinboloak