2012/11/26

IRAGARPENA

2012-11-27rako Iragarpena:

2012-11-27rako Iragarpena
Astearterako iragarpena

Negu giroa. Goizean goizetik zaparradak eta aterruneak tartekatuko dira. Zaparrada hauek ipar partean emango dira batez ere eta gutxiago hegoaldean eta Nafarroako erriberara ez dira iritsiko. Zaparradekin batera, ekaitzak eta kazkabarra ere izan dezakegu, kantauri isurialdean. Tenperaturak beheranzko joerarekin jarraituko dute eta maximoak 9-6ºC artean kokatuko dira. 800m-tik gora elurra egingo du.


2012-11-28rako Iragarpena:

2012-11-28rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Negu giro gordinagoa. Fronte batek lurraldea zeharkatuko du eta aurreko egunetan baino euri gehiago izango dugu lurralde osoan. Ipar partean euri ertaina izango dugu, tarteka kazkabarra eta tximistekin batera. Zenbat eta hegoalderago joan euria txikiagoa eta tartekatuagoa izango da, baina denean bustiko du. Tenperaturek beste koska txiki bat egingo dute behera, eta hoztearen eraginez elurra 700m ingurura izango dugu.


Elur iragarpenaren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen: elur iragarpena

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak