![]() |
Larunbateko iragarpena |
Negu giroa. Aldaketa nabarmena izango dugu, bai zeruan eta tenperaturan. Goizean goizetik euria egingo du lurralde guztian, euri ertaina. Gainera euriaz gain kazkabarra eta ekaitzak izan genitzake kantauri isurialdean. Tenperatura egunean zehar beheraka. Elur maila hasieran 900m tara egongo da kokatua baina egunaren amaierarako 300m-taraino jeitsiko da. Ekialdean egongo da elur maila baxuen, Nafarroa ekian eta Xiberuan 200-300m ingurura egingo du elurra. Mendebaldean aldiz 400-500m tan. Haizeak iparraldetik nahiko zakar joko du. Iluntzerako arinduko du zerbait, baina prezipitazioarekin jarraituko dugu.
![]() |
Iganderako iragarpena |
Eguerditik aurrera hobekuntza, baina hotz. Goizean oraindik eta batez ere mendebaldean prezipitazioarekin jarraituko dugu. elur maila 300-400m inguruan izango dugu hasieran baina egunak aurrera egin ahala prezipitazioa desagertu eta elur maila 1000m taraino igoko da. Tenperaturak 6-9ºC artekoak izango dira maximoak eta gauean izotza egingo du, gogorrenak Nafarroan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario