2013/01/22

IRAGARPENA


2013-01-22rako Iragarpena


2013-01-22rako Iragarpena
Gaurko iragarpena
Giro petrala, haizea eta hotzagatik batez ere. Haizetsu hasi dugu eguna, eta zerua oso hodeitsu dago denean eta tarteka zaparradak ari gara izaten, batez ere hegoaldean. Egunak antzera jarraituko du ondorengo orduetan. Baliteke iluntzetik aurrera prezipitazio hauek ugariagoak izatea denean. Tenperatura jeisten joango da eta honekin elur maila, 700metrotatik 300metrotara jeitsiz. Tenperatura maximoak 6-9ºC artean kokatuko dira.


2013-01-23rako Iragarpena:

2013-01-23rako Iragarpena
Biharko iragarpena

Negu giroarekin jarraituko dugu. Bihar ere hotza eta prezipitazioa izango dugu nagusiki. Gaur baino prezipitazio gehiago egingo du, baina tenperaturak gaurkoaren nahiko antzekoak izango dira, maximoak 6-9ºC artean kokatuz. Elur maila egunaren hasieran 300m inguruan egongo da kokatua baina eguerditik aurrera igotzen hasiko da eta 600-700m taraino igoko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak