2012/11/05

Iragarpena

2012-11-06rako Iragarpena:

2012-11-06rako Iragarpena
2012-11-06rako Iragarpena

Asteartea nahiko hodeitsua izango da ipar partean. Zaparrada tartekatuak botako ditu kantauri isurialdean. Gainera Gipuzkoa ekialdean, Nafarroa iparrean eta Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan prezipitazio hauek iraunkorrak izan daitezke. Hegoaldera nekez iritsiko da prezipitazioa. Hemen hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Tenperaturak aurreko egunekoak baino 2-3ºC beherago kokatuko dira. Honekin batera elur maila ere jeitsiko da eta 1200m inguruan kokatuko da. Haizea bizi ibiliko da ipar-mendebaldetik.


 2012-11-07rako Iragarpena:

2012-11-07rako Iragarpena
2012-11-07rako Iragarpena

Goiza behe lainoarekin hasiko dugu ohiko tokietan, hau da, kantauri isurialdeko haran estuetan, Arabako lautadan, Sakanan eta Iruñerrian. Orduak aurrera egin ahala jaso egingo du eta hodeiak eta ostarteak izango ditugu. Arratsaldetik aurrera, hego-ekialdeko haizearen eraginez goi hodeiek zerua zikinduko dute ipar partean eta hegoaldean ia erabat lainotuko du. Gainera azken orduan zaparradaren bat edo beste bota dezake, batez ere, Erriberan. Tenperatura minimoak jeitsi egingo dira eta izotz txikia egingo du pirinioetan eta zoko hotzenetan. Tenperatura maximoak aldiz aurreko egunetako antzekoak. Iluntzean ez du horrenbeste hoztuko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak