2012/11/06

IRAGARPENA

2012-11-07rako Iragarpena

2012-11-07rako Iragarpena
2012-11-07rako Iragarpen

Giro egonkorragoa. Egunak eguzkitsu argituko du toki gehienetan. Hainbat lekutan behe-lainoa izango dugu. Goiz lasai honen ostean hego sortaldeko haizea, lainoak ekartzen hasiko da. Hasieran goi-hodeiak zerua zertxobait zikinduko dutenak, baina orduek aurrera egin ahala lainotzen joango da, batez ere, hegoaldean. Azken orduan prezipitazio txikia egiteko probabilitatea dago, batez ere, Nafarroako erriberan. Tenperaturei dagoikienez, goiza hotza izango da eta pirinioetan eta barnealdeko puntu askotan izotza egingo du. Ondoren eguzkiak giroa epelduko du eta iluntzean ez du aurreko egunetako beste hoztuko.


2012-11-08rako Iragarpena

2012-11-07rako Iragarpena
2012-11-07rako Iragarpena

Hego haize giroa. Zeruan erdi-mailako eta goi-mailako hodeiak izango ditugu. Beti ere lainotuago egongo da Ebro isurialdean. Prezipitazio txikia ere egin dezake lurralde osoan baina probabilitate handiagoa izango da lurraldearen hegoaldean. Tenperaturak aurreko egunarekin alderatuz, nabarmen igoko dira, minimoak 6-9ºC artean kokatuz eta maximoak 14-17ºC artean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak