![]() |
2012-11-08rako Iragarpena |
Giro hodeitsua. Penintsularen hegoaldean kokatua dagoen depresio guneak, fronte bero bat bidaliko digu gurera. Zerua hodeitsu egongo da lurralde osoan, erdi mailako hodeiekin. Zaparradaren bat edo beste bota dezake han hemenka eta tarteka, baina prezipitazio gehien egiteko probabilitatea Araba eta Nafarroa hegoan dago. Tenperaturak goxatuko ditu hego haizeak, eta ez dugu izotz konturik izango. Tenperatura minimoak 6-9ºC artean kokatuko dira eta maximoak 14-17ºC artean.
2012-11-09rako Iragarpena
![]() |
2012-11-09rako Iragarpen |
Giro hodeitsua. Eguna, aurreko egunaren tankerakoa izango da. Zerua hodeitsu egongo da eta zaparrada txikiak botako ditu goizez, batez ere Ebro ibarrean. Eta arratsaldez, haize aldaketarekin, ipar partean. Tenperaturek pare bat gradu gora egingo dute lurralde osoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario