![]() |
2012-11-13rako Iragarpena |
Giro fresko eta eguzkitsua. Goiza behe-lainoarekin hasiko dugu ohiko tokietan, gainera hau nahiko trinkoa izango da eta kosta egin diezaioke jasotzea. Barnealdeko puntu askotan izotza ere izango dugu. Egunaren gainontzeko orduetan eguraldi eguzkitsua. Iluntzerako goi hodei batzuek zerua zikindu dezakete. Tenperatura minimoak pare bat gradu egingo dute behera eta maximoak aurreko eguneko maila antzekoa hartuko dute.
![]() |
2012-11-14rako Iragarpena |
Eguzkitsua eta epela. Goizean behe laino txikia izango dugu ohiko lekuetan baina, aurreko egunetan baino azkarrago altsako du. Zerua ia erabat oskarbi izango dugu egun osoan eta lurralde osoan, baina arratsalderako hodei batzuk hurbilduko dira Nafarroako erribera eta Nafarroa ekialdera. Haizeak hego ekialdetik joko du eta tenperaturak asko epelduko ditu eguerdirako, maximoak 17-20ºCkoak izango direlarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario