![]() |
2012-11-14rako iragarpen |
Lehorra eta eguerdian beroa. Goiza fresko hasiko dugu baina ez dugu izotz konturik izango. Behe-lainoa sortu daiteke tokirik ozpelenetan baina aurreko egunekoak baino lehenago altxako du. Goizak aurrera egin ahala tenperatura dexente igoko da eta maximoa 17-20ºC inguruan kokatuko dira. Arratsaldetik aurrera, mediterranioko depresio guneak goi-hodei batzuk bidaliko dizkigu Erribera eta Nafarroa ekialdera. Iluntzean ez du horrenbeste freskatuko.
2012-11-15erako Iragarpena
![]() |
2012-11-15erako iragarpena |
Beroa eguerdian, lainoak ugaltzen arratsaldean: Aurkitzen garen garairako goiz epela izango dugu. Tenperatura minimoa 7-12ºC ingurukoak izango dira. Eguerdian eguzkiak ederki goxatuko du airea eta maximoa berriz ere 20ºC ingurutik gertu ibiliko dira. Iluntzerako atlantikoan aurkitzen den depresio gune batek goi hodeiak bidaliko dizkigu lurraldearen hegoaldera eta nafarroa hegoan eta pirinioetan zaparradatxoren bat izateko probabilitate txiki bat dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario