2012-02-06rako iragarpena:
Zerua oso hodeitsu egongo da kantauri isurialdean eta prezipitazio ertaina izango dugu egun guztian zehar. Ebro isurialdean hodeiak urriagoak izango dira zenbat eta hegoalderago joan, eta prezipitazioak berdin, zenbat eta hegoalderago prezipitazio txikiagoa egingo du. Tenperaturak mantenduko direnez elur-maila ere mantenduko da, baña elur maila desberdina izango da, zenbat eta ekialderago, pirineo inguruan denean egingo du elurra, elur-maila 400m-tara kokatuko delako, mendebaldean aldiz 700m inguruan egongo da. Haizeak ipar mendebaldetik joko du eta azken orduan iparrera aldatuko delarik.
2012-02-07rako iragarpena:
Zerua hodeitsu egongo da ia lurralde osoan, zenbat eta mendebalderago gehiago, eta euritan hasiko dugu eguna. Tenperatura asko jeitsiko denez elur-mailak ere azkar egingo du behera eta eguardia baino lehen kostaldean elurra egingo du. Baina hoztearekin batera atertzeko joera ere hartuko du eta ekialdetik hasita ostarteak zabaltzen hasiko dira eta beraz ez du elur askorik egingo. Ipar Ekialdeko haizea fin ibiliko da.
Ondorengo egunetarako joera: