2012/01/27

IRAGARPENA

2012-01-28rako Iragarpena:


Bi zati nagusi izango ditu egunak. Alde batetik goiza nahiko lasaia izango da eta euri txikia egingo tarteka ipar isurialdean, hegoaldean lainotsu egongo da baina ez du euririk egingo. Arratsaldean fronte bat sartuko da kostaldetik eta euria ekarriko du lurralde osora, euri hau ertaina izan daiteke tarteka ipar-isurialdean. Arratsaldean zehar tenperatura jeisten joango da eta honekin batera elur-maila, hasiera batean 800m-tara kokatuz baina egunaren amaierarako 600-500m tara jeitsiko da. 

2012-01-29rako Iragarpena:


Igandeak ere bi zati izango ditu. Goizean oso hodeitsu egongo da zerua eta euria egingo du batez ere ipar isurialdean. Tenperaturak jeitsiko direnez, prezipitazio hauek elur forma izango dute 300-400m tik gora, baina ez du asko lodituko. Arratsaldean zertxobait arinduko du eta hego partean ostarteak zabalduko dira. Kantauri isurialdean egunaren amairarako tarteka euri txikia izan dezakegu baina orokorrean hodeitsu mantenduko da prezipitaziorik gabe.

Ondorengo egunetarako joera:


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak