![]() |
Ostegunerako iragarpena |
Hego mendebaldeko haize zakarra eta hodeitsu zaparrada batzuekin. Goizaldetik hasita, hego mendebaldeko haizeak gogor joko du Euskal Herrian. Hodeitza ekarriko digu hego mendebaldetik eta zaparradaren bat edo beste utziko digu nonahi, batez ere iluntzetik aurrera. Tenperatura epel ibiliko da, maximoak 13-18ºC artekoak izango dira.
2012-12-21erako Iragarpena
![]() |
Ostiralerako iragarpena |
Fronte bero baten bisita. Goizaldean, hego mendebaldetik fronte bat sartuko zaigu eta euria utziko digu lurralde osoan. Arratsaldetik aurrera ater uneak geroz eta luzeagoak izango dira eta iluntzerako euria egiteari utziko dio. Tenperatura ere oso epel egongo da, maximoak 13-17ºC artean kokatuz. Hego mendebaldeko haizea, aurreko egunetan baino lasaiago baina oraindik bizi.
Bilbo eta Donostiako San Tomas ferietarako iragarpen bereziak: Iragarpen bereziak
Asteburuko joera
![]() |
Asteburuko aurrerapena |
Arrasateko San Tomas feriarako iragarpen berezia: Iragarpen bereziak
No hay comentarios:
Publicar un comentario