Berriz ere eguraldi dotorea. Frontea pasata, hezetasun handieneko lekuetan behe-lainoa izango dugu goizean-goiz. Izotza ere agertu daiteke Arabako zokoren batzuetan, baita Nafarroan ere eta nola ez piriniotan, baina, izotz txikia izango da. Eguerdian eguzkiak goxatuko du, kostaldean 15ºC ingururarte eta barnealdean 10-13ºC-taraino. Iluntzean goi hodeiak agertuko dira, zerua pixka bat zikinduz eta hurrengo eguneko frontearen etorrera abixatuko digu.
2012-01-04rako Iragarpena:
Berriz ere eguraldi petrala. Fronte hotz bat iritsiko zaigu atlantiko aldetik, ipar mendebaldeko haizeak lagunduta. Euri txiki eta ertaina izango dugu kantauri isurialdean, egunaren amaierarako ia geldituz. Euri txikia eta tartekatua izango dugu aldiz lurraldearen hegoaldean, egunaren amairarako lainoak saretuz joango dira hemen. Tenperaturetan ez da aldaketa nabarmenik izango, aldaketa bakarra, tenperatura minimoen igoera izango da, hauek, 2ºC inguru igoko dira batez-beste lurralde osoan. Tontorrik garaienetan elurra agertuko da, egunaren hasieran elur kota ia 2000m-tara egongo da kokatua, baina azkara jeitsiko da 1300m-taraino.
2012-01-05erako Iragarpena:
Aurreko egunetako hezetasunak eta ipar mendebaldeko haizeak lainoak ekarriko dizkigu euskal kostaldera. Euri txikia egiteko arriskua dago, batez ere, Gipuzkoa ekialdean, Nafarroa iparrean, Lapurdin, Baxenafarroa eta Xiberoan. Iluntzean ere laino berri batzuk sartuko dira kostaldetik eta lanbro giroa nagusituko da ipar partean. Hego isurialdean bestelako giroa izango dute, bertan ostarteak izango ditugu eta ostarte hauek zabalagoak izango dira zenbat eta hegoalderago joan. Euria egiteko arriskua oso txikia da inguru honetan. Tenperaturei dagokienez ez dute aldaketa nabarmenik jasango aurreko egunarekin alderatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario