2012/01/04

IRAGARPENA

2012-01-04rako iragarpena:


Goizean goizetik sartuko da fronte hotz berria ipar partetik euria eta giro hezea izango dugu egunak argitzen duenetik. Barnealdean azkar arinduko du eta arratsalderako ostarteak zabalduko dira. Lurraldearen gainontzeko partean euria izango dugu egun osoan zehar, batez ere goizean. Euri hau ertaina izan daiteke lurraldeare ipar-ekialdean. Tenperaturei dagokienean, maximoen jeitsiera bat eta minimoen igoera bat izango dugu, baina orokorrean giro hotza. Tenperaturaren jeitsierarekin batera elurra ere agertuko zaigu berriz tontorrik garaienetan, batez ere, pirinioetan, 1300m-tik gora. Itsasoak zakar jarraituko du, olatu handiekin, baina egunean zehar baretzen joango da.

2012-01-05erako iragarpena:


Bi zati izango ditu egunak. Goiza nahiko argi joango zaigu, zeruak garbi harrapatzen duen tokietan izotz txikia egin dezake, eta behe-lainoa ere azalduko da ohiko haranetan. Eguerdirarte giro goxoa izango dugu, baina arratsaldetik aurrera, kostaldetik lainoak ugaritzen joango dira eta eguna euritan amaituko dugu kantauri isurialdean. Tenperatura maximoak 2-3ºC igoko dira eta minimoak beste horrenbeste jeitsi. Iluntzean haizea zakartu egingo da.

2012-01-06rako iragarpena:


Euri giroarekin jarraituko dugu kantauri isurialdean. Euria batez ere pirinioen inguruan egingo du, hau da, Gipuzkoa ekialdean, Nafarroa iparrean eta Iparraldeko hiru herrialdeetan. Bizkaian eta Araba iparrean euria txikiagoa eta tartekatuagoa izango da. Hegoaldean giro goxoa, ostarteekin. Hauek zabalagoak izango dira zenbat eta hegoalderago. Tenperatura zertxobait igoko da, batez ere, minimoak.

 Ondorengo egunetarako joera:

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak