Urtea giro atseginarekin hasiko dugu. Freskura eta behe-lainoa izango dugu goizean goiz ohiko tokietan, baina azkar jasoko du eta giro atseginarekin gozatu ahal izango dugu egun guztian zehar. Tenperatura maximoak 10-13ºC inguruan ibiliko dira barnealdean eta 13-16ºC artean kostaldean. Gauerako fronte baten bisita espero dugu, beraz, aprobetxatzeko eguna.
2012-01-02rako Iragarpena:
Aipatutako frontea pasako zaigu egunean zehar eta honek euri txiki eta ertaina utziko digu kantauri isurialdean. Lurraldearen gainontzean aldiz, euri txikia egingo du, tarteka eta batez ere goizaldean. Tenperatura maximoek beherakada jasango dute, batez ere lurraldearen sortaldean, bertan beherakada ertain -handia izango baita, aurreko egunetan baino 5ºC baxuagoa. Elurra ere azalduko zaigu pirinioetan eta mendi garaienetan 1000m tik gora batez-beste. Beraz eguraldi petral xamarra, nahiz eta iluntzean arintzeko joera izango duen.
2012-01-03rako Iragarpena:
Frontea pasata giro ederra berriz ere. Goizean hotz egingo du, leku puntual batzuetan izotza ere egin dezake eta behe-lainoa ere agertuko da ohiko tokietan. Gainontzean, zerua garbi xamar ipar partean eta guztiz urdin hegoaldean. Tenperatura minimoak jeitsi egingo dira, leku askotan gauak nahiko garbi harrapatuko duelako eta egunez eguzkiaren laguntzaz tenperaturak 3-4ºC igoko dira aurreko egunarekiko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario