Aroak berdintsu jarraituko du, baina aldaketa bat nabarmentzekotan arintze aldera egingo du eguraldiak hegoaldetik. Haizearen abiadura ere gutxitu egingo da. Elur maila azkar igoko da 800m-tatik 1500m-tara. Gainontzean giroa berdintsu eta tenperaturak ere gorabehera handirik gabe.
2011-12-31rako Iragarpena:
Giro bustia izango dugu berriz ere. Euria batez ere ekialdean egingo du, hau da, Gipuzkoa ekialdean, Nafarroa iparrean eta Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan. Tenperaturak gorako joera hartuko dute egun honetan eta pare bat gradu egingo dute gora, maximoak zein minimoak, beraz, tenperatura maximoak 12-15ºCren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 10-12ºC ren bueltan barnealdean. Iluntzean lainoak saretzen joango dira, eta gauean aterri egongo da ia lurralde osoan
2012-01-01erako Iragarpena:
Giro atseginarekin hasiko dugu urtea. Ostarteak zabalduko dira ia lurralde guztian eta eguzkiaz gozatu ahal izango dugu zertxobait. Tenperaturak aurreko egunetako antzera ibiliko dira 12-15ºC ko maximoekin kostaldean eta 10-12ºCko maximoak barnealdean. Giro atsegina aprobetxatu beharko da ze gauerako fronte txiki baten bisita espero da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario