Ilun hasiko da eguna, euriarekin ia lurralde guztian. Euria txikia izango da orokorrean, baina leku hezeenetan euri ertaina egingo du, Gipuzkoa eta Nafarroa iparrean eta Iparraldean gehienbat. Tenperaturak jeitsi egingo dira egun honetan eta egunaren zati gehienean elur-kota 800m inguruan kokatua egongo da, tarteka eta puntu batzuetan 600m-taraino ere jeitsiz. Maximoak 7-12ºC artekoak izango dira kostaldean eta 3-6ºC ingurukoak barnealdean. Haizea bizi ibiliko da ipar mendebaldetik batez ere kostaldean eta erriberan.
2011-12-30erako Iragarpena:
Aroak berdintsu jarraituko du, baina aldaketa bat nabarmentzekotan arintze aldera egingo du eguraldiak hegoaldetik. Haizearen abiadura ere gutxitu egingo da. Elur maila azkar igoko da 800m-tatik 1500m-tara. Gainontzean giroa berdintsu eta tenperaturak ere gorabehera handirik gabe.
2011-12-31rako Iragarpena:
Urtea giro heze eta freskoarekin amaituko dugu. Hegoaldean aterri egongo da ipar partean ez dugu aldaketa nabarmenik sumatuko egunaren amaierararte, non, Bizkaia aldetik jasotzeko joera nabarmenduko den. Tenperaturak fresko antzean ibiliko dira baina hauek aurreko egunetan baino pare bat gradu gorago ibiliko dira, maximoak zein minimoak. Beraz giro busti eta freskoa lurralde gehienean urteari agur esateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario