2011/12/28

IRAGARPENA

2011-12-28rako Iragarpena:


Bi zati izango ditu bihar eguraldiak. Goiza aurrekoen arotik joango da, izotza batez ere Araba eta Nafarroan eta gainontzeko lurraldeetako haran garaienetan. Behe lainoa ere azalduko da zokoren batzuetan. Tenperatura baxuenak -6 inguru harrapatuko ditu pirinio inguruetan baina leku gehienetan -2 eta 2ºC inguruan ibiliko da. Arraltsaldetik aurrera fronte hotz bat sartuko da kostaldetik eta euri txikia eta ertaina egiten hasiko da, lehenengo mendebaldean eta gero lurralde guztira zabalduz. Hasieran elur maila 1200m inguruan egongo da baña hau orduak aurrera egin ahala jeitsiz joango da. Egunaren amaieran 900-1000m inguruan egongo da kokatuko da elur-maila.

2011-12-29rako Iragarpena:



Negu giroko eguna izango da. Goizean goizetik hotza eta euria eta ia egun guztian zehar egingo du, zenbat eta hegoalderago gutxiago. Erriberan tanta pare bat soilik. Elur mailak ere behera egingo du egun honetan tenperaturarekin batera, egunaren hasieran 900-1000m inguruan kokatuz baina segituan jeitsiko da 600-800m-taraino. Tenperatura maximoak 8-10ºC koak izango dira kostaldean eta 4-6ºC artekoak barnealdean, beraz, negu giroa.

2011-12-30erako Iragarpena:



Aurreko egunaren nahiko antzekoa izango da eguna nahiz eta egunaren amaierarako zerbait arintzen joan. Goizean goizetik euria eta hotza izango dugu. Elur-maila egunak aurrera egin ahala gora egingo du eta egunaren amaiera 1500m inguruan kokatuko da. Tenperaturak aurreko egunean baino 1ºC edo 2ºC altuagoak. Aurreko egunean baino euri txikiagoa egingo du. Poliki-poliki hobetzen joango da eguraldia. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak