Bihar guztiz aldatuko da eguraldia. Goizean-goizetik lainoak kostaldetik sartzen joango dira eta eguerdi ingururako euria egiten hasiko da, hasieran Bizkaian eta gero Gipuzkoa eta Iparraldera zabalduz prezipitazioa. Zenbat eta hegoalderago prezipitazioa egiteko probabilitatea gutxitu egingo da eta zenbat eta hegoalderago gainera zerua argiago egongo da. Tenperaturei dagokienez nabarmen jaitsiko dira. Ipar partean 10ºC baino gehiago jaitsiko dira maximoak, baina zenbat eta hegoalderago tenperatura jeitsiera ez da izango horren nabarmena izango.
Asteazkena:
Eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Egunaren lehen partean euria egiteko probabilitatea egongo da eta arratsaldetik aurrera hodeiak saretuz joango dira mendebaldean hasiz eta ekialdera zabalduz. Hegoaldean zerua ostarteekin edota oskarbi. Tenperaturek beste koska handi bat egingo dute behera, eta tenperatura beherakada hau batez ere erriberan izango da nabarmena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario