Berriz ere bero galanta. Zerua garbi egongo da goizean goizetik, goi hodei batzuk salbu. Tenperatura azkar hasiko da igotzen gauean gutxi freskatu duelako eta hego-hego ekialdeko haizeak lagunduko diolako. Berriz ere 37ºC-38ºCko maximoak izango ditugu lurralde osoan, baita kostaldean ere foehn efektuak lagunduta. Arratsaldean hegoaldean bero hodei batzuk garatzen hasiko dira eta ekaitz txiki batzuk sortu daitezke, Araba hegoaldean eta Pirinioetan batik bat. Kostaldean aldiz, enbatak jotzeko probabilitate dago arratsaldean.
Asteartea:
Eguraldia aldatu egingo, batik bat ipar partean. Goizetik hodeiak ugarituz joango dira eta eguerdi ingururako euri txikia egin dezake kantauri isurialdean. Zenbat eta hegoalderago euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango da, eta erribera ingurura ez da tantarik iritsiko. Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira ipar partean, leku gehienetan aurreko egunekin alderatuz tenperatura maximoak 10ºC jaitsiko dira eta minimoak 5-7ºC. Erriberan eta Nafarroa erdialdean tenperatura jeistea ez da horren nabarmena izango baina aurreko egunekin alderatuz giro atseginagoa izango dugu hemen. Haizeak ipar mendebaldetik joko du eta arratsaldetik aurrera ziertzoa bizi ibiliko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario