2011/06/28

IRAGARPENA

Asteazkena:


Eguraldiak pixkanaka hobera egingo du ipar partean. Goizean oraindik lainotuta egongo da ipar-partean, eta euri arina egin dezake lurraldearen ekialdean. Egunak aurrera egin ahala hodeiak saretzen joango dira eta iluntzerako giro polita geratuko da lurralde osoan. Hegoaldean giro ona egun guztian, baina ziertzoa nahiko bizi ibiliko da. Tenperatura maximoak mantendu egingo dira ipar partean eta nabarmen jaitsi erriberan. Haizeak iparretik joko du.

Osteguna:


Behe lainoa agertu daiteke ohiko tokietan. Egunak aurrera egin ahala behe lainoa jaso eta eguraldi polita geratuko da ostarteekin eta oskarbi hegoaldean. Tenperatura minimoak antzera mantenduko dira eta maximoak koxka bat igoko dira aurreko egunarekin alderatuz. Haizeak ipar-ekialdetik joko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak