Mostrando entradas con la etiqueta euri gogorra. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euri gogorra. Mostrar todas las entradas

2013/01/14

IRAGARPENA

2013-01-15erako Iragarpena:

2013-01-15erako Iragarpena:
Astearterako iragarpena
Euria erruz, haize gogorra eta piriniotan elur asko. Prezipitazio gogorra eta haizea izango dira egunaren ezaugarriak. Goizean goizetik egingo du euria gogor, batez ere kantauri isurialdean eta ez da ia egun guztian geratuko. Tenperatura freskoak izango ditugu oraindik eta horregaitik mendebaldean elurra 1000m inguruan egingo du, ekialdean aldiz 800metrotara. Elurra egiten duen tokietan geruza oso handia pilatzea espero da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, zakar edo oso zakar kostaldean, mendi-inguruetan eta haizeguneetan. Tenperatura maximoak 5-9ºC artekoak izango dira. Ibaiei begira egon beharko dugu, aurreko egunetako prezipitazioek eta izango ditugunek emaria asko igo dezakete eta pentsatzekoa da arazoak izango direla hainbat tokitan

Ibaiei jarraipena egiteko klikatu hemen

Bihar eta etziko abisu meterologikoak ikusteko berriz, klikatu hemen


2013-01-16rako iragarpena:


2013-01-16rako iragarpena:
Asteazkenerako iragarpena


Zertxobait baretuko duen arren oraindik arriskutsua izango da egoera: Berriz ere prezipitazioa erruz izango dugu lurralde osoan, batez ere ipar-partean. Nahiz eta aurreko egunean baino gutxiago egitea espero den, lurra saturatua egongo da eta tenperatura lehuntzeak ekarriko duen elur urtzeak ibaiei begira egotea behartuko gaitu berriz ere. Elur maila 1400m inguruan egongo da mendebaldean eta 1200m inguruan ekialdean. Elur asko pilatuko da berriz ere pirinioetako tontorretan. Tenperatura maximoak 7-11ºC artean ibiliko dira eta minimoak 2-8ºC artean.


Txioak

Sinboloak