2013/01/15

IRAGARPENA

2013-01-16rako Iragarpena

2013-01-16rako Iragarpena
Asteazkenerako iragarpena

Baretuko du erasoaldiak, baina euria oraindik. Beste egun bustia bat. Euria bustiaren gainean, baina ez du aparteko arazorik eragingo. Berriz ere, gipuzkoa, nafarroa ipar eta iparraldean egingo du euri gehien. Arratsaldetik aurrera arintzen doala igarriko dugu. Tenperaturak apur bat gora egingo duenez elur maila ere igoko da. Nafarroan elurra urtzen joango denez, ibaiek oraindik arazotxoak eragingo dituzte. Tenrpratura maximoak 7 eta 11ºC artean ibiliko dira.


2013-01-17rako Iragarpena:

2013-01-17rako Iragarpena:
Ostegunerako iragarpena

Goizean prezipitazioa oraindik, hobekuntza arratsaldean. Barealdia. Prezipitazioa geratuko da eta zeru urdina ikusi ahal izango dugu arratsaldean. Goizean oraindik ipar isurialdean prezipitazioa izango dugu. Gainera freskatuko duenez, elur maila goizean 600m inguruan ibiliko da ekialdean eta 900m inguruan mendebaldean. Arratsalderako denean ateri. Tenperatura maximoak zertxobait jeitsiko dira, 7-9ºC artean kokatuz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak