2013/01/13

IRAGARPENA eta ASTEKO JOERA

2013-01-14rako Iragarpena:

2013-01-14rako Iragarpena:
Astelehenerako iragarpena

Negu giro betea: Goiza izango da momenturik hotzena, eta prezipitazio dezente espero denez goizerako, elurretan egingo du leku eta mendate askotan, batez beste 500m-tik gora. Trumoi eta kazkabar ekaitzak ere izango ditugu kantauriar isurialdean. Prezipitazioa denera zabalduko da, baita nafarroako erriberara ere. Arratsalde gaurako elur maila 700-800m ingurura igotzea espero da. Tenperatura maximoak 5-8ºC artekoak ia lurralde osoan.


2013-01-15erako Iragarpena

2013-01-15erako Iragarpena
Astearterako iragarpena

Euri asko eta hotz.  Euria egiten jarraituko du, eta dezente pilatuko da egun guztian zehar, batez ere, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldean. Tenperatura 1-2ºC igoko da aurreko egunarekiko eta honekin batera elur maila ere, 800m kokatuz goizean eta 1000m inguruan arratsaldean.


Asteko joera meteorologikoa

Asteko joera meteorologikoa
Asteko eguraldi joera




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak