2013/01/02

IRAGARPENA eta ASTEBURUKO JOERA

2013-01-03rako Iragarpena

2013-01-03rako Iragarpena
Ostegunerako iragarpena

Behe lainoak eta fresko goizean, atseginago gero. Goiza behe lainoa eta freskurarekin hasiko dugu ohiko tokietan. Izotza ere egingo du, batez ere piriniotan eta barnealdeko toki ozpelenetan. Eguerdirako denean jasoko du eta arratsalde eguzkitsua geratuko zaigu. Ipar partean laino batzuk oraindik baina desagertzeko joera izango dut. Tenperatura maximoak 10-13ºC artekoak izango dira. Iluntzean tenperatura azkar eta asko jeitsiko da.


2013-01-04rako Iragarpena

2013-01-04rako Iragarpena
Ostiralerako iragarpena

Oskarbi, goizean behe lainoa eta izotzarekin, azken hau barnealdean. Eguna behe lainoarekin hasiko dugu haran askotan eta beste leku askotan, barnealdean izotza izango dugu protagonista goizean. Zerua oskarbi geratuko da eguerdirako eta tenperatura atseginak izango ditugu, altuenak 12-14ºC bitartekoak. Iluntzean berriz ere hoztuko du.


Asteburuko iragarpenaren aurrerapena


Asteburuko iragarpena
Asteburuko iragarpena



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak