2012/12/14

ASTEBURUKO IRAGARPENA

2012-12-15erako Iragarpena

2012-12-15erako Iragarpena
Larunbaterako iragarpena

Eguraldiak treguatxoa. Larunbata egun lasaiagoa izango da aurreko egunekin alderatuz. Apenas egingo du euririk, eta egiten duena goizaldean egingo du. Eguneko gainontzeko orduetan hodeiak eta ostarteak izango ditugu, nahiz eta hodei gehiago egondo diren ostarteak baino. Tenperaturak antzera mantenduko dira, epel, baina haizeak epel sentsazioa gutxituko du.

2012-12-16rako Iragarpena

2012-12-16rako Iragarpena
Iganderako iragarpena

Berriz ere okerrera. Goizean oraindik hego mendebaldeko haize zakarrarekin jarraituko dugu, baina eguerditik aurrera, fronte bat iritsi eta mendebaldera aldatuko da haizea. Euria etorriko da eta denean botako du, nahiz eta hegoaldean zaparradak txikiagoak eta tartekatuagoak izan. Tenperaturak berdintsu mantenduko dira, baina arratsaldean haize aldaketarekin beheranzko joera hartuko dute.




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak