2012/11/03

Iragarpena

2012-11-04rako Iragarpena:

2012-11-04 Iragarpena
Euskal Herrirako 2012-11-04rako eguraldi iragarpena
 Irlandako borraska sakonak fronte bat bidaliko digu, ondorioz zerua estalita eta euria egingo du lurralde osoan. Ipar partean zaparradak mardulagoak izango dira, eta zenbat eta hegoalderago zaparrada txikiagoak eta tartekatuagoak. Tenperaturak beherantz egiten hasiko dira eta eta egunaren amaierarako fresko sentsazioa izango dugu. Haizea bizi ibilik da ipar-mendebaldetik.

2012-11-05erako Iragarpena

2012-11-05erako eguraldi iragarpena
Euskal Herrirako 2012-11-05erako eguraldi iragarpena

Igandeko frontea pasata, freskurarekin hasiko dugu eguna. Behe lainoa sortuko da ohiko tokietan, Arabako lautadan, Erriberan, Iruñerrian, Sakanan eta ohiko haranetan. Orduak aurrera egin ahala eguzkia berotzen hasiko da eta tenperatura maximo goxoak izango ditugu. Haizeak mendebaldetik joko du, aurreko egunetan baino mantsoago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak