2012/11/09

Astebururako iragarpena

2012-11-10erako Iragarpena:

Larunbaterako iragarpena
Larunbaterak iragarpena
Fronte hotz baten bisita. Eguna hego-mendebaldeko haizearekin hasiko dugu, tenperatura epelak eta zaparradatxoak han hemenka, aurreko egunetako antzera. Baina eguerditik aurrera, atlantikotik datorren fronte hotz baten bisita izango dugu. Haizea ipar-mendebaldekoa izango da eta euria nonahi egingo du. Euri gehien ipar partean egitea espero da. Tenperaturak beherakada nabarmena izango dute frontea sartzearekin batera eta horrekin batera elur-mailak, egunaren amaierarako 1300m tik gora elurra egingo baitu.

Baionako manifestazioarako iragarpen berezia ikusteko sakatu, hemen: Baionarako iragarpena

2012-11-11rako Iragarpena:


Iganderako iragarpena
Iganderako iragarpena

Giro euritsua eta freskoa. Larunbateko frontearen hondarrak geratuko zaizkigu oraindik. Goiza euritsua izango da eta euri ertaina egingo du lurraldearen ipar-partean (Lapurdi, Baxenafarroa, Xiberua, Nafarroa iparrean, Gipuzkoan eta Bizkaian). Arratsaldetik aurrera eta poliki, arintzera egingo du mendebaldetik. Erriberan eta Nafarroa ekialdean apenas espero da euririk. Tenperaturak hotzak izango dira eta elur maila eguerdi ingururako 900m inguruan kokatuko da.

Behobia Donostia lasterketarako eguraldi iragarpen berezia ikusteko sakatu, hemen: Behobia Donostia lasterketa

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak