Eguraldi eguzkitsuarekin argituko du egunak. goizean behe-lainoa izango dugu ohiko puntuetan, baina goizak argitu ahala goi eta erdi mailako hodeiak hasiko dira heltzen hego mendebaldetik. Arratsalderako toki gehienetan zerua nahiko estalia geratuko da eta hegoaldeko zenbai puntuetan euri txikia egingo du. Haizeak hego mendebaldetik joko du. Tenperaturak gaurko nahiko antzera, azkar lainotzen duen tokietan maximoak pare bat gradu beherago geratuko dira, baina iluntzea ez da gaur bezalako freskoa izango.
2012-10-31rako Iragarpena:
Egunak nahiko lainotuta argituko du, aurreko eguneko frontearen azken hondarrekin, eta goizean eta batez ere ipar ekialdean tantaren bat oraindik eror daiteke. Orduek aurrera egin ahala garbitu egingo da zerua. Azken orduan goi hodei batzuk sartuko dira hego mendebaldetik. Haizeak, hego mendebaldetik joko du eta arratsaldea zertxobait biziago ibiliko da. Tenperaturei dagokienez, minimoak nabarmenki igoko dira eta ez dugu izotzik izango. Maximoek ere igoera txiki bat izango dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario