Aldaketaren eguna izango da. Eguna euritsu hasiko da tenperatura freskoarekin eta elurraren maila 1000m inguruan kokatuko da. Egunak aurrera egin ahala hoztera egingo du nabarmen eta honekin batera elurraren maila jeitsi egingo da, egunaren erdialdean 500m-tara kokatuz eta egunaren amaieran 100m-tara soilik. Prezipitazio gehien egunaren lehen partean egingo du, eta arratsaldean prezipitazio txikiagoa eta tartekatuagoa izango da. Haizea aldatzen joango da ipar-mendebaldetik ipar-ekialdera. Hotzaldi baten aurrean aurkituko gara.
2012-02-02rako Iragarpena
Negu giroa denean. Egun oso hodeitsua izango da eta prezipitazio txikia egingo du, batez ere, lurraldearen mendebaldean (Bizkaia eta Araba iparrean). Prezipitazio hau denean izango da elurra, elurraren maila 0m-koa izango delako egun guztian zehar, baina ez du zentimetro asko lodituko. Izotza egingo du denean, handiagoa izango delarik barnealdean eta leku askotan maximoak ez dira 0ºC tara iritsiko. Piriniotan -10ºC ko tenperaturak ere izango ditugu leku gehienetan. Haizeak gogor joko du kostaldean eta leku altuenetan eta ziertzoa ere fin ibiliko da, honek hotz sentsazioa handituz. Negu gordina denean.
Ondorengo egunetarako joera:
No hay comentarios:
Publicar un comentario