Goizean oraindik ez-egonkortasun pixka bat gera daiteke ipar isurialdean baina azkar jasoko du eta ostarteak zabaltzen hasiko dira. Gainontzeko lekuetan egunsentitik ostarteak izango ditugu. Izotz txikia egingo du barnealdean eta behe-lainoa ere azalduko da ohiko tokietan. Gauerako nahiko garbi gertuko da zerua, beraz, eguzkia sartzerekin batera tenperaturak ere jeitsiko dira eta izotza egiten hasiko du.
2012-01-31rako Iragarpena
Eguna hotz hasiko da. Izotza egingo du lurraldearen zati handi batean, kostaldean eta behe-lainoa azaltzen ez den lekuetan izan ezik. Goizaean ostarteak izango ditugu eta eguerditik aurrera lainotzen joango da zerua, hurrengo egunean etorriko zaigun frontearen aurreko lainotza izango da eta egunaren amaierarako mendebaldean tantaren bat edo beste utzi lezake. Tenperatura maximoak zertxobait igoko dira.
Ondorengo egunetarako joera
No hay comentarios:
Publicar un comentario