Mostrando entradas con la etiqueta Martxoa 2013. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Martxoa 2013. Mostrar todas las entradas

2012/12/21

2012-2013 NEGUA

2012-2013ko negu astronomikoaren hasiera

Neguan gaude, gaur 2012ko Abenduaren 21a, 12:12 tik. Gaur sartu gara eta urtaro honek 88 egun eta 23 ordu iraungo ditu, 2013ko Martxoaren 20a arte. Negua, urtarorik motzena da, neguko solztizioak ematen dio hasiera eta udaberrik ekinozioak amaiera. Neguko solstizioa, eguzkiaren zeruko posizioak distantzia angeluar negatiboena duenean ematen da eta ipar hemisferioan abenduaren 20 eta 23a bitartean izaten da beti.


Nolako negua izango dugu Euskal Herrian?

Neguan sartzean askok egiten dugu galdera bera, nolako negua izango dugu? Ez dago iragarpen guztiz fidagarririk, baina AEB-etako meteorologia agentziak (NOAA) egiten ditu urtarokako iragarpenak. Kontuan izan behar da iragarpen hauek tendentziak adierazten dituztela eta ez dira gure herrirako edo zonalde txiki baterako iragarpenak, espazio haundiagoetarako tenperatura eta prezipitazio tendentziak iragartzen dituzte. Gainera hauen asmatze maila ez da oraindik nahi bezain handia.

Hau guztia jakinda, zer iragartzen dute negu honetarako? Hau da EEBBetako meteorologia agentziak iragartzen duena:


  • AEBetako Meterologia agentzia (NOAA)
    • Prezipitazioa
    • Tenperatura

  • Espainiako meteorologia agentzia (AEMET)
Aemet-ek ez du ofizialki urtaro iragarpenik egin, baina Margarita Martin-ek, EAEko Aemet-en lurrralde ordezkaritzako zuzendariak aurreratu du, Negua, urtarrilean, tenperatura aldetik lehuna izango dela eta prezipitazio aldetik hezeagoa normala baino. Otsaila eta Martxoa aldiz, lehorragoak izango dira baina aldi berean tenperaturak normala baino baxuago ibiliko dira. Barnealdean aldaketa hauek, hau da prezipitazioa gehikuntza urtarrilean eta tenperatura lehuntzea, zein Otsail eta Martxoko hozte eta lehortzea gutxiago igarriko dira.

  • Tenporak
Aurten Abenduaren 19, 21 eta 22an dira neguko tenporak edo kuarta tenporak. Honakoa adierazi digute aurtengo tenporek.

Neguko lehen zatian, abenduaren azken astetik, urtarrilaren 19raino, eguraldi aldakorra izango dugu. Nagusiki bi denborale aurreikusi daitezke tenperatura beherakadekin, lehenengoa abendu amaiera inguruan eta bigarrena urtarrileko 3.aste inguruan. Denborale hauek elurte batzuk utziko dizkigute erdi mailako altitudeetan. Gainontzean, eguraldi egonkorra edo antiziklonikoa izango dugu, hego haizearekin eta honek tenperaturak igoaraziko ditu.

Neguko bigarren zatian, urtarrilaren 20tik,  Otsailaren 21era, nagusiki eguraldi antiziklonikoa izango dugu eta tenperaturak normalak baino altuagoak izango dira, hego haizea nagusi izango dugulako. Urtarrileko 4. astea inguruan denborale bat espero da, tenperaturak jeitsiko dituena eta beste elurteren bat utzi dezake behe-erdi mailako altitudeetan.

Neguko hirugarren zatia, Otsailaren 22tik aurrera, giroa epela eta lehorra izango da, hego mendebaldeko haizearekin baina azken zatian aldaketa bat ematea espero daiteke, hau da, neguko azken zatia ez da izango horren epela, mendebalde edota ipar-mendebaldeko haizea nagusituko delako eta prezipitazioak ere ugarituko dira neguko azken txanpa honetan


                                        Peio Zabalaren tenporen interpretazioa

Bisitatu jatorrizko informazioaren jatorrizko bloga.

Txioak

Sinboloak