2012/12/31

IRAGARPENA eta ASTEKO JOERA

Ondorengo orduetarako iragarpena

Ondorengo orduetarako iragarpena
Ondorengo orduetarako iragarpena

Frontea iritsiko zaigu. Ondorengo orduetan, hego mendebaldeko haize zakarrak fronte bat ekarriko digu. Frontea iristean haizea ipar-mendebaldera aldatu eta freskatu eta euria ekarriko digu. Arratsalde amaieran iritsiko da frontea Bizkaia ingurura eta gauerdirako lurralde osoan egingo du euria. Tenperaturak jeitsiko dira eta horrekin batera elur maila. Pirinioetan 1500m inguruan ikusiko dugu elurra. Beraz urtea euriarekin amaituko dugu.


2013-01-01erako Iragarpena

2013-01-01erako Iragarpena
Urteberri egunerako iragarpena

Fresko eta euritsu, batez ere ipar partean. Goizean, ekialdean euria egiten jarraituko du, gauean pasa digun frontearen ondarrak izango dira hauek. Tenperatura freskoa izango dugu goizaldean. Ipar-mendebaldeko haizeak hodeiak ekarriko dizkigu itsasotik eta nahiko eguraldi nahasi eta euritsua izango dugu. Hegoaldean frontea pasa ondoren euria egitea zailagoa izango da. Elurra 1400m inguruan egingo du.


Asteko joera meterologikoa:

Asteko eguraldi joera
Asteko eguraldi joera




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak