Hodeiak
Hodeia, airean
dauden ur eta izotz partikulen metaketa ikusgaia da. Hodeiak
troposferako (atmosferako lehen geruza, 12-16km) edozein lekutan ager
daitezke eta duten konposizioa eta altueragatik sailkatzen dira. Munduko
meteorologia erakundeak, WMO, hainbat azpitaldetan banatzen diren 10 hodei mota sailkatu ditu:
Atmosfera eta zehatzako, troposfera, altueraren arabera agertu ohi diren hodei mota batzuen arabera sailkatzen du:
![]() |
Hodei motak |
Goi mailako hodeiak
7000 eta 13000m artean aurkitzen diren hodeiak dira. Goi hodeiak bezala ezagutzen dira. Hodei hauek, izotzezkoak izan ohi dira -35ºC ingurura egon ohi direlako eta ez dute forma edo inguramendu jakinik izaten. Motak:Zirruak edo Zirroak (Ci):
Hodei hauek troposferaren goiko partean azaltzen dira. Aurrez esan bezala 7000 metrotik gora. Zuntz eta "Z" forma izan ohi duten hodei meheak dira, eta itsas gizonek "katu buztan" bezala ere ezagutzen dute. Egunez kolore zuria izan ohi dute eta iluntzetan eguzki izpiekin kolore laranja-gorria hartu ohi dute, eguzkia sartzean tonalitate grisa hartzen dutelarik. Oso ugariak direnean fronte hotz baten hasiera izan daitekeela adierazten dute.
Zirro hodeiak Zirroestratuak (Cs)
Zirroestratuak, zirroak bezala troposferaren goiko zatian azaldu ohi dira. Aurrekoak bezala kolore zuria dute, baina zirroak baino luzexkagoak izan ohi dira. Zerua guztiz edo partzialki estali ohi dute. Ilargi eta eguzkia estaltzen dutenean aureolak sor ditzakete. Ekaitz edota fronte epel baten aurretik agertu daitezke.
Zirroestrato hodeiak |
Zirrokulmuluak (Cc)
Aurrekoen altuera bertsuan azaltzen dira. Normalean ordenatuta, bai lerrokatuta edota taldetan. Kolore zuria dute. Maiz, zirruekin (Ci) batera azaldu ohi dira eta eguraldi aldaketa baten aurreko hodeiak ere izan daitezke. Ekaitzen aurretik agertzea ere oso ohikoa da.
Erdi mailako hodeiak
2000 eta 7000 metro artean aurkitzen dira hodei mota hauek Erdi hodeiak bezala ezagutzen dira. Hodei edo laino mota hauek urez eta izotzez osatuak egon ohi dira eta beraien tenperatura -10ºC eta -35ºC artekoa izan ohi da. Motak:Altokumuluak (Ac):
2000 eta 7000 metro artean egon ohi dira. Maluta esferikoen forma izan ohi dute eta lerrokatuta agertzen dira. Gris-zuri kolorea izaten dute. Zirrokumuluak (Cc) baino apur bat mardulago, ikusgarriago eta handiagoa izaten dira.
Altoestratuak (As)
Altokumuluen (Ac) altuera beretsuan agertu ohi dira. Zerua osorik edo partzialki estaltzen duten lainoak dira eta apur bat ildaskatutako laino-geruza uniforme itxura izan ohi dute. Lodiak direnean eguzkia guztiz estaltzen dute, baina ez halorik sortzen kasu honetan. Euri txikia eragin dezakete eta tenperaturaren jeitsiera iragarri.Nimboestratuak (Ns)
Hodei oso mardul eta ilunak izaten dira, eguzki izpiei igarotzen uzten ez dieten adinakoak. Udaberi udako euri laino gehienak ninboestratoak (Ns) izan ohi dira, baita neguko elur hodeiak ere.
Behe mailako hodeiak
Lurrazaletik 2000 metroko garaierararte agertzen dira hodei mota hauek. Behe hodeiak bezala ezagutzen dira. Ur likidoz osatuak egoten dira eta beraien tenperatura -10ºC-tatik 0ºC baino goragoko tenperatura izan ditzakete. Hodei hauek forma eta inguramendua guztiz zehaztua izan ohi dute.Kumuluak (Cu)
Normalean beheko mailan azaltzen diren arren, erdiko mailaraino hedatu daitezke hodei hauek, baina hodeiaren oinarria beheko mailan egongo da beti. Hodei dentsoak dira eta askotan esaten da "kotoi" itxura dutela. Goiko aldea eguzki izpien eraginez kolore zurikoa izan ohi da eta behekoa aldiz grisa, itzalaren eraginez. Kumuluak hezetasunaren eta eguraldi "onaren" adierazle izan ohi dira, baina ezegonkoratasuna eta hezetasun handia daudenean, ekaitzen sorrera ere adierazi dezakete. Kumuluak (Cu) goruntz asko garatu ezkero Kumulonimbo hodeietan bilakatzen dira (Cb), hau da, ekaitz hodeiak.
Kumulu hodeia
Kumulonimboak (Cb)
Bertikalki garatu diren hodeiak dira. Hodeiaren oinarria troposferako beheko mailan egon daiteke, hau da, 0 eta 2000m artean baina hodeiaren goiko aldea 12000m tara egon daiteke. Zenbat eta altuera gehiago izan hodeiak ekaitz gogorragoak eragiten ditu. Askotan kazkabarra ere eragiten dute. Guztiz garatuta dauten ekaitzek, urrutitik ikusita "txanpinoi" itxura izaten dute.Cumulonimbus mammatus
Estratuak edo Estratoak (St)
Lurretik hurbilen agertzen diren hodeiak dira, guk behe-laino bezala ezagutzen ditugunak. Kolore gris edo zuria izaten dute eta zeru gehiena estaltzen dute.
Behe-lainoa (Estratuak) Estratokumuluak (Sc)
Aurreko hodeiak bezala troposferako beheko geruzetan agertzen dira Estratokumuluak. Masa borobildu eta multzokatu zabalak izan ohi dira. Estratokumuluek normalean ez dute euririk botatzen eta normalean eguraldi egonkorraren adierazle izaten dira.
Estratokumuluak |
Informazio gehiago: http://www.eguraldi-iragarpena.blogspot.com.es/p/hodei-motak.html
Oso informazio zona da esta niri oso ondo valió egin zait
ResponderEliminar