Berdintsu jarraituko du giroak, baina prezipitazioak urriagoak izango dira. Goizean eta lurraldearen mendebaldean emango dira batez ere elurteak, arratsalderako hodeiak saretzen joango dira eta gauerako ia garbi egongo da puntu askotan. Hegoaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta iluntzerako ere nahiko garbi geratu daiteke zerua. Zerua garbitzeak tenperaturaren beherakada suposatuko du eta oso tenperatura baxuak neurtuko dira. Haizea eta ziertzoa petral, hotz sentsazioa areagotuz.
2012-02-04rako iragarpena:
Gaua oskarbi joango da leku askotan eta horren ondorioz izotz galanta. Tenperatura minimo oso baxuak neurtuko dira, leku askotan -10ºC baino baxuagoak, eta pirinioetan oraindik baxuagoak. Goizean zehar lainotzen joango da eta egurdirako elurra egiten hastea espero da. Prezipitazioa ertaina izango da eta elur maila 0m-tan aurkitzen denez denean zurituko du eta loditu ere. Haizeak iparretik joko du eta erriberan ziertzoa izango dugu.
Ondorengo egunetarako joera:
No hay comentarios:
Publicar un comentario