Asteazkena:
Ekaitzen ostean ezegonkortasunak jarraituko du. Fronte hotz bat pasako da bihar goizean gure lurraldetik eta zeru hodeitsua utziko digu ia lurralde osoan eta ia egun osoan.
Euria egingo du, batez ere, egunaren lehenengo zatian eta kantauriar isurialdean. Arratsaldean, aterri ia toki guztietan baina hodeitsu jarraituko du.
Tenperaturak hotz mantenduko dira. Ipar partean 20ºCtik behera ia toki guztietan. Erriberan 25ºC tik behera.
Ipar-mendebaldeko haizea eta ziertzoa bizi ibiliko dira eta hotz sentsazioa areagotuko dute.
Osteguna:
Giro zertxobait atseginagoa, baina oraindik fresko eta heze. Zeruan hodeitsu egongo da ia egun osoan ipar partean eta arratsaldetik aurrera jasotzeko joera hartuko du. Hegoaldean argiago eta arratsalderako ostarte zabalak irekiko dira.
Euri txikia egingo du goizean kantauriar isurialdean, batez ere, Gipuzkoa ekialdean, Nafarroa iparrean eta Iparraldean.
Tenperaturak nahiko antzera mantenduko dira, hala ere, tenperatura maximoek 2ºC egingo dute gora batez-beste.
No hay comentarios:
Publicar un comentario