2011/06/25

IRAGARPENA

2011-06-25:
Goizean-goiezetik zerua garbi izango dugu lurralde osoan. Tenperatura azkar hasiko da igotzen eta kostaldean izan ezik lurralde osoan harrapatuko ditugu 30ºC. Beraz, egunaren erdiko partean beroa izango dugu baina giro atsegina gainontzeko orduetan.


2011-06-26


BEROA. Bero galanta pasako dugu lurralde osoan. Saharatik iritsiko den haizeak tenperaturak asko igoko ditu, leku batzuetan tenperatura 38ºCtaraino iritsiko delarik. Kostaldean egingo du giro atseginena, baina hemen ere asko igoko dira tenperaturak foehn efektuagatik. Arratsaldetik aurrera, bero hodei batzuk garatuko dira Araba hegoaldean eta Pirinioetan, baina euria egiteko probabilitatea oso txikia izango da. Gauean kostatu egingo zaio freskatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Txioak

Sinboloak