![]() |
Asteazkenerako iragarpena |
Hobekuntza nabarmena. Goiza hotz handiarekin hasiko dugu. Izotz galanta botako du barnealdean eta ekialdean. Behe lainoa ere agertuko da ohiko tokietan, baina eguerdirako jasoko du eta urdingune zabalak izango ditugu zeruan. Tenperatura maximoak ere oraindik freskoak. Iluntzearekin batera tenperaturak ere denean jeitsiko dira berriz ere azkar.
2013-02-28rako Iragarpena
![]() |
Osteguerako iragarpena |
Hodeiak sartuko zaizkigu hegoaldetik. Goiza aurreko egunetan bezala hotz eta izotz kontuekin hasiko dugu, baina goizean goizetik, hegoaldetik hodeiak iritsiko zaizkigu eta zerua estaltzen joango dira. Eguerditik aurrera, hegoaldean nahiko estalia egongo da eta zaparrada arinen bat edo beste izan genezake. Iluntzerako hodei hauek ia lurralde osoa estaliko dute eta ez da harritzekoa izango edozein puntutan zaparrada arinen bat edo beste izatea. Gauean ez du horrenbeste hoztuko